Hiritik-At
- Website
- hiritik-at.eus
- @Hiritik_AT
- Profile
2013an sortutako kooperatiba multidiziplinarra gara. Lurraldegintza esparru ezberdinetatik jorratzen dugu:
Hirigintza
Gure auzo, herri eta hirien antolaketan aritzen gara lanean. Aurrera daramagun Hirigintza Eredua beste hainbat jakintza-arlorekin harreman zuzenean lantzen dugu, hala nola, soziologia, arkitektura, politika publikoak, ekologia, lurralde antolaketa,…Lurraldeko eskala ezberdinak antolatzeko teknika, prozedura eta baliabide ezberdinak darabiltzagu. Gure filosofiaren oinarria da toki horietako erabiltzaileak diseinu eta antolaketaren protagonista egitea.
Tokiko Garapena
Tokiko Garapenaren bitartez lurralde baten hazkunde sozio-ekonomiko iraunkorrera bideratutako prozesuak lantzen ditugu. Prozesu hauek egungo belaunaldien bizi-kalitatea bermatzea dute helburu, etorkizuneko belaunaldiena arriskuan jarri gabe.Lantzen dugun Tokiko Garapena komunitate, auzo edo hiri baten baliabide eta ahalmen endogenoen identifikazioan eta aprobetxamenduan oinarritzen da. Tokiko ekonomiaren eta Gizartearen eraldaketak bultzatzen ditugu tokiko eragile sozioekonomiko publiko eta pribatuen artean erabakitako eta hitzartutako ekintza sortarekin.
Lurralde bakoitzaren potentzialitate endogenotzat hartzen ditugu faktore ekonomiko eta ez ekonomikoak. Azken hauen artean honako hauek azpimarratzen ditugu: baliabide sozialak, kulturalak, historikoak eta instituzionalak.
Lurralde Planifikazioa
Lurraldean batera dauden elementu fisiko, natural, ekonomiko, politiko eta kultural guztien ikuspegi integratzailea lantzen dugu Lurralde Planifikazioarekin. Honetarako, lurralde eskala ezberdinetako espazio fisikoaren, ekonomiaren balio katearen eta artikulazio sozialaren dimentsioak aztertu, garatu eta kudeatzen ditugu.Lurralde Planifikazioa garatzeko Gobernu Arkitektura Berriak diseinatu eta bideratzen ditugu. Botere espazio berritzaile hauek tokiko administrazioak, komunitatea eta sektore ekonomikoa elkartuz osatzen ditugu.
Hiritik At-eko kideak bi bulegotan banatzen gara: BDSKoop Irunen eta Wikitoki Bilbon.
Wikitokin erakunde honen parte diren pertsonak Hiritik-At
Izaskun Soto Lopez
Arkitektoa eta hirigilea, Donostia eta Bartzelonako eskolen artean trebatua, Finlandian formakuntza osatuz. Azken urteotan gizartean inplikatutako kolektiboekin kolaboratu dut eta garapenerako lankidetzan lehen urratsak
Read moreMaialen Arregi Ganboa
Arkitektura ikasketak burututa lanerako esparru ezberdinak jorratu izan ditut, arkitektura esparruan hainbat hirigintza prozesu parte hartzailetan kolaboratu izan dut Hiritik
Read moreKarlos Renedo Lara
Betidanik egon naiz prozesu sozialetan interesatua, hortaz, Arkitektura Gradua amaituta, Soziologia ikasketak burutu nituen. Bizi profesionalak auzo eta herri mugimenduetara
Read more