Gonbidapena / Invitación, lan egiteko dugun modua partekatzeko denbora hedatua
2020an abian jarri zen Gonbidapena / Invitación proiektua, Colectivo Qualquerren proposamena, arte eszenikoen artistak biltzera eta metodologiak partekatzera bideratuta dagoena. Pandemiak proiektua, amaitu berria, zeharkatu du eta topaketak zerbait desberdin bihurtu ditu. Colectivo Qualquerren Luciana Chieregatirekin eta Ibon Salvadorrekin aritu gara, baita ekimenean parte hartu duten hiru artistetako birekin, Isaak Erdoizarekin eta Nazario Díazekin ere.
Zer da Gonbidapena / Invitación?
Ibon: Zenbait artista eszeniko elkartzeko gonbidapena da, jardunbideen bidez metodologiak partekatzeko asmoa duena. Colectivo Cualquerretik hiru artista gonbidatu genituen bakoitzak bere lan egiteko moduak ekar zitzan eta elkarrengatik ikas genezan. Kontua ez zen horiek azaltzea, ordea, hoiek partekatzea egitearen bidez, sakontasun handiagoz horiek burutzea ahalbidetzen zuten proposamenen bidez.
Nazario: Ibonetik eta Lucianatik dator bultzada eta horretan, arte bizien, dantzaren, koreografiaren… pertsonen artean elkartzean zetzan gure jardunbideak partekatzeko; gure desirak, gure interesak eta gure lanari heltzeko dugun modua direnak, horiek saio partekatuetan elkarri eskaintzeko.
Hasi bezain pronto koronabirusa agertu zen, zer-nolako eragina izan du proiektuan?
Luciana: abiatze-helburua zenbait topaketa egitea zen, baina erditik pandemia bat sortu zen eta buruan genuen guztia berridatzi behar izan genuen. Lan egiteko espazioak genituen auzo-etxeetan, Bilboko espazioetan… eta hori guztia itxi zen. Bat-batean ez genuen lan egiteko espaziorik. Etxeen espazioak okupatzen hasi gara, kalean egon gara sarritan… Bertatik, basotara, hondartzetara… joan ginen. Horrek guztiak gauza berri ugari, ustekabeko harremanak eman zizkigun.
Nazario: Bat-batean geratu ginen eta horrek denborak beste modu batez ikustea eragin du. Alarma-egoera baino lehen topaketa bakarra egiteko aukera izan genuen eta, itzultzean, batek ogia egiten ikasi zuen, besteak landatzera… Naturaren elementu txikiekiko lana egiten hasi ginen eta denbora horiek gure lan-saioetan sartu ziren, modu lasaiagoan eta bareagoan heldu genien.
Isaak: Niretzat denbora oso garrantzitsua izan da. Hilabete hauetan bizi dugun egoerak denak aldatu gaitu eta lortu beharreko helbururik gabe leku batean egotea izan da niretzat. Topaketa hauetan prozesuan jarri dugu arreta, patxadaz eta, batez ere, jarduten, bertatik gainerakoentzat emaitza bat edo produktu bat atera behar zenik pentsatu gabe.
Luciana: Jardunbideen denbora beste modu batean ulertu dugu. Jardunaldiak luzatu ziren eta egun osoak eman genituen elkarrekin. Gertatutako gauza benetan polita izan zen hori.
Nolakoak izan dira topaketa horiek?
Ibon: Zure interesez edo zure egunerokotasunean eragina duenaz abiatuta jardunbide bat nola partekatzera bideratuta zeuden proposamenak. Adibidez, hiritik kanpoko eremu batean, puntu batetik bestera ibilbide bat egitean gertatzen dena interesatzen zitzaidan. Nola kontatu gertatzen dena, bide hori egitean pentsatzen duzuna, hori nola helarazi beste norbaiti. Beraz, egun batean puntu geografiko batetik beste batera joatea proposatu nuen, gutako bakoitzak bide bat hautatuta eta audioaren bidez ibilbideari buruzko kontakizuna eratuz. Ondoren, ibilbide horiek egin genituen bestearen kontakizuna entzun bitartean.
Isaak: Jardunbide laburragorekin hasi ginen, baina gero eta gehiago luzatzen joan ziren, eta azkenik egun oso bat eman izan dugu gainerako taldeari jardunbide bat proposatzeko. Horrela, egun oso bat eman genuen basoan, adibidez. Denborak beste dimentsio bat hartu du eta niretzat oso polita izan da hori.
Zer-nolako ekarpena eman dizue proiektuak?
Nazario: Bakoitzaren prozesuak partekatzeko elkartzea barne-barnekoa da niretzat, eta lan-arloan iraultzailea izan da nire ustez, ez baikenuen ezer ekoizteko helburua, asmoa ez zen dena baino gehiago izatea, ordea, partekatzeko prozesura leku bat ematea. Nolabait, jardunbide bat igorri ahal izatea sistematizatu dugu, elkarrekin burutu dezagun eta ondoren beste norbait burutu ahal dezan. Irekiera hori, saio horiek partekatzea intimitate hori hedatzea da nolabait bere balioak galdu gabe.
Luciana: Iruditzen zait nire jardunbide artistikoari eta hori dagokionez izan nahi dudan posizioari buruzko printzipio eta ulermen berriak irekiarazi dizkidala proiektuak. Niretzat oso garrantzitsua da ere lana estimua izatea, ezin dut estimurik gabe lan egin, hau da, inguruan ditudan pertsonekin eta gauzekin… amodiozko harremanik gabe. Funtsezkoa da, hori ez badago, ez zait interesatzen.
Wikitokiko Wikiriki 2019-2020 egonaldien programaren baitan garatutako proiektua da Gonbidapena / Invitación.