Carta Ciana, San Frantziskon ezkutua dagoena zianotipien bidez ezagutzera emateko proposamena
San Frantzisko auzo bilbotarrera lotutako estereotipoaz gaindi, bere kaleetan elkarrekin bizi diren beste hainbat errealitateak ezagutzera bideratutako ikerketa da Carta Ciana. 2020an zehar, Florak eta Miguelek auzoko “kartografia sentikorra” egin zuten; San Frantzisko auzoko zenbait txokotatik aritu ziren, argazkien zein testuen bidez irudikatu zituztenak. 15 zianotipia eta egunerokotasun txikiak biltzen dituen glosarioa dira prozesuaren emaitzak.
Zer da Carta Ciana?
Miguel Virizuela: San Frantzisko auzoan ezkutua dagoena, sentikorra dena erakusteko ahalegina da, sarritan beste diskurtsok batzuk estaltzen dutena. San Frantziskon ematen diren eta auzoan egiten diren enuntziatu gehienetan biltzen ez diren jardunbideen, egunerokotasunen eta bizimoduen aniztasuna nabarmentzeko gogotik sortu zen.
Flora Pozzobon: Geure ardurez sortu zen ideia. Ni Brasildik nator eta, auzora heltzean, lotura dezente topatu nituen; gauza ugari alde batera uzten dituen diskurtso nagusia. Gure asmoa zen kaleetatik ibiltzea, jendearekin mintzatzea eta horiek ezagutzera ematen joatea, auzora heldu berriak izandako betaurrekoekin eta begirada kulturaniztun eta feministarekin ere.
Auzoaren argazkia egiteko zianotipiaren teknika erabili duzue, zergatik?
Flora: Zianotipia hautatu genuen antzinako errebelatua delako, historiako lehenengo argazkilaritzat hartzen den Ana Atkinsek sarri erabiltzen zuena. Gure asmoa zen zaharra denarekin eta berria denarekin jolastea, ezkutua dagoena, eguzkitan jartzen, ezagutzera emateko ideiarekin, eta zianotipian ere dagoen saiatzeko eta huts egiteko perdoiarekin.
Miguel: Ziatonitipia arkitektura planoak kopiatzeko erabiltzen zen, baina Ana Atkinsek Britainiar Uharteetan zeuden itsasoko espezien laburbilduma egiteko erabili zuen. Hiriko lerro gogorrak mapatzeko eta aldi berean lore horiek, material sentikor hori sortarazteko ideia gustuko izan genuen.
Egonaldiaren hasieran osasun-krisialdiak eta alarma egoerak harrapatu zintuzteten, proiektuan eragina izan dute?
Flora: Bai, nahiko zaila izan zen, play sakatzeko eta abian jartzeko unean osasun-krisialdia osoa heldu baitzen. Irteteko aukera izan genuenean, konturatu ginen jende ugarik hitz egin nahi ez zuela, kontuzko, ziurgabetasunezko egoera baitzen… Halako une zailean, egoista iruditu zitzaigun gure ideian parte hartu zezaten eskatzea; hortaz, proiektua egoerara moldatu genuen. Atera eta ikusteko dinamikak abian jarri genituen, auzoko kartografia sentikorrak burutuz.
Proiektuaren zati gisa San Frantzisko auzoari buruzko glosarioa asmatu duzue ere, zer biltzen du?
Miguel: Beren gizarteak deskribatzeko orduan, zenbait idazle latinoamerikarrek “ñabartasuna”-ri buruz hitz egiten dute. Gustuko izan genuen hitza da hori, gure ustez San Frantzisko auzoa ondo deskribatzen duena. Formen aniztasunera, ukitu ez arren, elkarrekin bizi diren eta gurutzatzen diren gauzen alboratzera lotutako kontzeptua da. Munduan egoteko moduen aberastasun horretatik minijardunbide ugari atera dira eta horiek izendatzera jokatu dugu. Zerbait berezi duten eguneroko jardunbide horiek ezagutzera eman nahi ditugu, horiek erromantizatu gabe eta beren kontraesanetatik alde egin gabe.
Jardunbide horietako batzuk kontatuko dizkiguzue?
Miguel: ‘Bidalketatxoak’, auzoa beste lurraldeekin lotzen dutenak, bazarrak… Globalizazioaren B aldea izendatu dugu, alde batean Amazonen eredu isila eta antza ordenatua baldin badago, hemen mundu osoko produktuak dituzten dendak, oso urruneko herrialdetan dauden senideei igorritako diru-bidalketak… dituzulako. Globalizazioaren zirkuitu ñabarra, kale hauetan biltzen dena eta joan-etorriko loturekin zerikusia duena.
Flora: Glosario irekia da, zeinean atentzioa eman ziguten gauzak kontatzen ditugun. Zer gertatzen da money exchange-etxeekin, fruta-dendekin, auzoko emakumeekin, edo kalean dauden mutilekin (argitalpenean ‘pibe basati’ deritzegunak)… auzoan gertatzen diren kontuen hegemoniaren aurkako irakurmena egitea da glosarioaren asmoa.