¿Eta orain zer? Carta Cianaren inguruko oharrak
“Mantu lodi batek estaltzen du gure ingurune osoa. Mantu ideologiko lodi eta opakua, berataz esandakoaz haraindiko lekua kontzebitzeko ditugun aukerak mugatzen dituena. Kritika eta artea estilete gisa aritzen dira, mantua iltzatzean argia sartzea ahalbidetzen dutenak, lehen ezkutuen zegoen errealitatearen alderdia erakutsiz”. Horrela hasi zen Carta Cianaren lehenengo adierazpena, badirela hilabete batzuk Wikitokiko Wikiriki lehiaketara aurkeztu genuena.
Proiektuak bere izena zor dio, hasteko, argazkigintza teknika zaharrenetako baten berezko Prusia urdinari; zianotipia. Errebelatu monokromatiko bat, potasio ferrozianurozeta amonio zitratoz osatutako soluzio fotosentikorra erabiltzean lortzen dena eta Sir John Herchel astronomo ingelesak 1842an aurkitu zuena. Teknika hau, ferroprusiatoren kopia gisa ere ezagutzen dena, modu zabalean erabili zen arkitektura planoak kopiatzeko XIX. mendean. Hala ere, emakume batek, Anna Atkinsbotanikariak beste erabilera bat zabaldu zuen. Herschelen lagun mina izanda, zeinarekin botanikaren inguruko jakin mina partekatzen zuen, urtebete baino ez zuen behar izan British Algae: CyanotypeImpressions argitaratzeko. Britaniar Uharteen lehorreko eta itsasoko flora dokumentatu zuen liburu-sortaren lehenengo liburua izan zena. 1843 zen, lehenengo argazki liburuaren hiru ale bakarrak argitaratu ziren urtea. Atkinsen jatorrizko zianotipoak, zehaztasun urdinxka eta finarekin, Museo Britainiarrean daude.
Laster teknika honen ordez beste batzuk erabiltzen hasi arren, jatorrian teknika honek jasandako bidebanatzea ikertzea interesgarria iruditu zitzaigun: alde batetik, modu zabalean erabili zen plano arkitektoniko ertzdunak kopiatzeko —kopiaketa teknikoa Benjaminen hitzetan— eta bestetik, protoargazkigintza metodo gisa erabili zen, izaki bizidunen forma finak irudikatzeko aukera ematen zuena emultsio bat eta eguzki argia baino ez erabiliz. Auzoa pentsatzeko eta adierazteko orduan funtsezkoak eta, hala ere, sarritan mespretxatuak izan ziren bi elementuen adarkadura lotu nahi izan genuen: espazioa eta sentikorra dena.
Gure asmoa ez da xehetasunez adieraztea gero eta konplexuagoa den eta migratzaileen bidez beste lurraldeekin transnazionalki lotuta dagoen auzoaren harremanen, jakintzen, subjektibitateen eta sentikortasunen dentsitatea adieraztea. Baina badugu asmoa adierazpen-leku usatuak atzera uzteko eta gainera ezarritako auzo-irudiak[1] alde batera uzteko beharra nabaritzen dugu. Guretzat ohikoak diren kontakizunen egiatasuna ukatu gabe, “hiztegi politiko [sentikorra] aurkitzea, kontraesanak eta anbibalentziak gainditu gabe immanentzia problematiko horrekin zabaltzen dena”[2].
Helburu horrekin, uste osoagatik baino, intuizioagatik, Hegoalde Globaleko pentsalariengana jo genuen. Uste genuen egileek zabaldutako tresna epistemologikoak auzoan elkarren artean lotzen diren bizi- eta komunitate-jardunbideen ugaritasunera hobeto moldatzen zirela, baita bere itxurako irakurgaitzatasuna ulertzeko aukerara ere. Horrek guztiak aukera ematen digu esparru mediatikoen kontakizun mugagarrietatik eta artifiziotsuetatik edo administratzaileen planen eta proiektuen espazio maketatuaren logikatikaldentzeko, baita diskurtso militante bizigarrietatik edo auzo-mailan ezarritako irudietatik aldentzeko ere.
Verónica Gagok, bere “La razón neoliberal, economías barrocas y pragmática popular” saiakeran, hizkera horretaz hornitzeko moduaren inguruan gako batzuk ematen ditu; “hirien lurralde ñabarren jardunbideez baino ez da sortzen hori”[3]Bilboko San Frantzisko auzoa bereiten duen “Ñabardura”[4]eratzen duten elementuak mapeatzeko saiakera egin nahi genuen. Mapa botere harremanen espazio-dimentsioa adierazteko modua interesgarritzat aurkeztu zen, administratzaileen planei eta proiektuei zein gordetzen dituen eremu mediatikoari dagokiena; eta auzoko gizarte ehunaren dentsitate linguistiko, afektibo, intelektual, kooperatiboaren eremu sentikorra, hiri-bizitzari dagozkion konplexutasuna eta gatazka ukatu gabe.
Alderdi metodologikoan, “estaltzen”[5] zuten hitzak —Silvia RiveraCusicanqui diziplina anitzeko pentsalariaren ardura nagusietako bat—gainditzeko aurkitu genuen modu iradokitzaileena izan zen “ateratzea eta ikustea” JuguetesPerdidos kolektiboak proposatzen duen bezala edo “ikusmiratzea eta aurkitzea” Cusicanqui beraren lorratza jarraituz. Ondoren, ia collage bat bezala, “kartografia sentikor” bat entseiatzeko, ikusezina denaren mapa. Deribatik, nolabaiteko desorientazio boluntariotik abiatzea axioma sentikortzat, auzoan zer gertatzen den ikusteko orduan.
Horretan geunden egungo denbora-faila izugarriak genituen paseatzeko planak, deriba eta “ikusmiratzeko” gogoak xurgatu zituenean. Jarduteko erabakia hartu genuenean —hasieran, behintzat, kaleetatik modu sistematikoan oinarritzen zena— gure etxeetan konfinatu gaituen pandemia heldu zen. Gure auzoen “mugida” gehiena eremu publikotik, auzotik desagertu da, eta jendeak etxebizitza txikietan eta, gehienetan, estutuetan sartua ikusi du bere burua. Pertsonak eta “mugida” desagertuak egonda —eta eurekin gatazkak eta bizi-prekarietatea ere—beste elementu batzuk indartu dira auzoan. Espazio-kudeatzaile baten amets hezeetatik atera bezala, ñabartasuna San Frantzisko kalera eta albokoetara atera da, eremu pribatuan konfinatzeko.
Eta orain zer? Fruta-denda, adiskideak, cyberra, Halal harategia, trukea, taldeak, xeheka, teak, otoitzak, ramadana, sarekadak, lantxoak, hartu-emonak, plaza, kantua, sisa, txirriak, banaketa…Hori guztia barnera bilduta, eta bilketa horretan, auzoko “ekonomia barrokora” lotutako bizi estuakmantentzea etenda gelditu dira ere. Eta horiekin, taldeak, itsulapikoa, alokatutako gelatxoaren segurtasun ahula. Eta orain zer?
[1] Juguetes Perdidos kolektiboak Argentinan “auzo berriak” izendatutakora bideratutako diskurtso-gerturatze berria hastea eragin zuten interesen artean, kideek ezarritako kontakizunekin duten nahigabea nabarmentzen da. “Egiazkotzat eta, agian, performatiboki eraginkortzat hartu arren (…), urrutikoak dira guretzat politika-, sentipen-, bizi-mailari dagokionez” (“¿Quién lleva la gorra? Violencia, Nuevos Barrios y Pibes silvestres” Tinta Limónek, 2018, argitaratua). Nahigabe hori partekatzen dugu eta hori zela eta auzoa adierazteko modu berriak esploratzea erabaki genuen.
[2] Verónica Gago, La razón Neoliberal, economías barrocas y pragmática popular, Traficantes de Sueños, Madrid, 2015.
[3] Ibid.
[4] Ñabarhitza René Zavaleta Mercadok sortu zuen. Kontzeptu honek honakoa adierazten du: desberdintasun kultural anitzen aldi bereko izatea, desagertzen ez direnak, ordea, elkarren osagarri direnak. Bakoitzak bere burua erreproduzitzen du edo iraganeko sakontasunetatik eta gainerakoekin modu liskartsuan jartzen da harremanetan. Silvia Rivero Cusicanquik garatu zuen, kosmologia Aymararen elementuak gehitu zituen eta Ch’ixi kontzeptua sortu zuen identitateen eta irudien justaposizioa adierazteko. Era berean, Verónica Gagok modu zabalean garatzen du hemen aipatutako lanean Latinoamerikako azoka ilegal handientzat hartzen den La Salada azokaren inguruan hedatutako jardunbideen ugaritasuna azaltzeko.
[5] Silvia Rivero Cusicanqui, Un mundo ch’ixi es posible, Tinta Limón, 2018, Buenos Aires.