Frena La Curva, berrikuntza irekiko istorioa
Frena La Curva herri plataformak berrikuntza irekiaren inguruko jaialdia ospatu zuen maiatzak 2. Bertan, ia bi hilabeteko ibilbidean eraikitako lorpenak eta ikaskuntzak partekatu ziren. Plataformatik at, topaketan laborategiek berrikuntza irekirako espazio gisa duten ahalmena adierazi zen, publikoa, pribatua dena eta herritarrak konektatzeko gai direnak.
Frena La Curva martxoak 12 sortu zen, estatuko eskola ikastetxe guztiak itxi zirenean eta zetorren osasun- gizarte- eta ekonomia-krisialdiaren dimentsioa argia izaten hasi zenean. LAABen, Laboratorio de Aragón de Gobierno Abiertoren, taldetik, arratsalde horretan bertan aliantzak sortzen hasi ziren giza-berrikuntzara lotutako entitate zein kolektiboen artean, eta 24 bat ordutan webaren lehenengo bertsioa sortu zen. Coronavirusaren krisialdiaren aurrean estatu osoan sortutako herritarren ekimenak biltzea eta elkarlotzea zer helburua.
Herritarren laborategien, herri-entitateen, pertsona boluntario kolektiboen eta enpresen laguntzari esker, bi hilabete baino lehenago Frena La Curva gaztelaniaz mintzatzen diren herritarren berrikuntza-biltegi handiena bihurtu da. Proiektua 20 herrialdetan errepikatu da, eta estatu mailan, 7000 bat ekimen solidario bildu dira, besteak beste, maker komunitatear maskarak egitea eta banatzea, itzultzaileak pertsona migranteentzat, menuak osasun-langileentzat edo laguntza eskolak ikasleentzat.
Biltegia eta mapa sortzeaz gain, ekimenak lehenengo hackaton bat bultzatu zuen larrialdiari erantzuteko proposamenak garatzeko. Bertatik, 200 pertsonen lan intentsiboari esker, 13 proiektu atera dira 5 egunetan. Ondoren, DESAFÍOS COMUNES (para el día después) iragarri zuten, eskalabilitate eta transferentzia gaitasuna duten eta postCOVID erronka sozialekin konektatuta dauden 10 proiektuetara bideratuta daudenak. Testuinguru horretan burutu zen ¿Y SI NOS ENREDAMOS? Colaboratorio para pensarnos juntas talde-hausnarketa prozesua, modu jasangarri eta iraunkorrean berrikuntza-ekosistemak artikulatzeko moduak esploratzera bideratuta dagoena.
Frena La Curva jaialdian– webean ikusgai dagoen 12 ordu luze den hitzaldi multzoan–, prozesuen ikaskuntzak partekatzeaz gain, hainbat gako partekatu ziren, berrikuntza irekiko egituren bidez, herritarren ekintza aprobetxatu eta bultzatzeko moduen inguruan, hezkuntzatik kulturara, teknologietara eta politika publikoetara doazen eremuetan. Hauek dira partekatutako ikaskuntzetako batzuk.
Herritarren laborategiak
Mexikoko LAB Leóneko Karen Dupontek, Argentinako NQN berrikuntza publikoko laborategiko Romina Díazek eta Kolonbiako Explotario esperimentazio tailer publikoko Camilo Cantorrek hartu zuten parte mahaian.
Camilo Cantorrek azaldu bezala, herritarren laborategiek inoiz baino gehiago erakutsi dute balioa dutela esperimentatzeko espazio gisa, non “zer egiten dugun guk ez erabakitzea, ordea, kolektiboei ahotsa ematea” izan beharko litzatekeen helburua. Era berean, “zenbakiei jarraitu gabe, aldiak malgutzearen eta akatsari lekua uztearen” garrantzia ere nabarmendu zuen. Bestalde, pertsonen beharrak onartzearen eta, nabarmenkeria alde batera utzita ,talde anitzetan aritzearen garrantziaren inguruan aritu zen Karent Dupont. Azkenik, Romina Díazek honakoa azaldu zuen: “laborategiak ideia gisa pentsatu behar dira ez, ordea, egitura gisa, bestela ezinezkoa izango baita horiek irekitzea eta benetako eragina izatea”.
Egiteke dagoen kultura
Benito Burgosek kultura, Cultura y Ciudadanía programaren arduradunak, kulturaren inguruan moderatutako mahaian, José Luis de Vicente Sónar+D-ren komisarioak, María Montesino de la Iglesia La Ortiga Colectiva-n ikertzaileak eta Grigri Projects-eko Susana Molinerrek hartu zuten parte.
Nola eraiki egiteke dauden kulturak? galderaren aurrean, “intentsitatea eta hiperaktibitatea hausten duten kultura estentsiboen” alde egin zuen María Montesinok, arrakala guztien aurkako printzipio ekofeministen azpian, eta komuna dena kudeatzen dutenak. “Testuinguru heterogeneoak eta gatazkatsuak, zeinetan gizakia beti erdian ez dagoen”.
Susana Molinerrek azaldu bezala, “kultura kontsumitzeko ereduak behera egin du eta aukera interesgarria agertu da entzuteko gaitasuna duen ikuspuntu umilagotik irekitzeko eta jarduteko”. Azkenik, José Luis Vicentek nabarmendu zuen birusak gure irudimena berridatzi duela beste bizimoduetarantz, guretzat ezinbestekoak ziren ereduak haustu dituela. Kulturak aulki bat merezi du berrikuntza-espazioetan indar eraldatzaile gisa, beste bizimodu posibleak imajinatzean ere oinarritzen delako”, azaldu zuen.
Nola eratu talde mistoa, publikoa, pribatua eta soziala
Ernesto Figueroak, Argentinan NQN-Laben koordinatzaileak, hitzaldi bat eman zuen zeinean elkar sormen publikoko, pribatuko eta herritarren sormeneko proiektuan garatzen ikasitakoa nabarmendu zuena. Azaldu zuen bezala, kontua ez da teknologien bidez dauden mekanismoetan adabakiak jartzea, ordea, espazio berriak sortzea gako berrietan oinarrituta.
Ernestoren arabera, espazio horiek irekiera-oinarrien arabera gidatu behar dira, non “jakintzarik soberan ez dagoen”, hausnarketa dela eta, konponbide errazez aldenduta, eta ikuspuntu esperimentala dela eta, “ez gara biltzen dakiguna baieztatzeko, horixe dudan jartzeko baizik”. Era berean, ludikoa denatik eta alaitasunetik jardutearen alde egin zuen, horiek indar eraldatzaile gisa hartuz. Azkenik, administraziotik at ateratzeko beharra nabarmendu zuen, hor baitaude ideiak.
Colaboratorio para pensarnos juntas
Jaialdiaren beste mahaietako bat ¿Y SI NOS ENREDAMOS? (ETA NAHASTEN BAGARA?) Colaboratorioan bildutako jakintzen inguruan izan zen , apirilak 27 eta 30 artean burutu zena. Sarean herritarren berrikuntza-ekosistemak artikulatzeko moduak esploratzera bideratuta egon zen prozesu ireki hori, zazpi herrialdetako 130 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten elkarrizketa banatuan. Colaboratorioari buruzko ondorio-mahaian Citilab Cornellàko Laia Sánchez, ColaBoraBorako Ricardo Antón eta Las Naves Berrikuntza Zentroko Javier Ibáñez egon ziren.
Elkarrizketa horien zergatiaren inguruan, Laia Sánchezek azaldu zuen “astinduko gaituen krisiaren aurrean, argi dugun zerbait dela elkarren beharra dugula erronkei aurre egiteko, batera indartsuagoak garelako”. Berrikuntzaren lau ardatzetako eragileek hartu zuten parte Colaboratorioan: sektore publikoa, pribatua, akademikoa eta sozietate zibila.
Prozesuarentzat, Kate Raworthen Erroskila ekonomia eta Garapen Jasangarrirako Helburuak erabili zituzten erreferentzia marko gisa. Erroskilaren erdian pertsonen oinarrizko beharrak daude eta inpaktu ekologikoak ekintza-ataria mugatzen du.
Javier Ibáñezek nabarmendu bezala, landu beharreko gaian desberdintasunak egon arren, “bizitza erdia jartzen duten ekintzei lehentasuna emanez, zaintzak gai nagusi gisa jartzean bat egin zuten”. Era berean, herritarren berrikuntza-prozesuen 4. Ardatzean arreta jartzean: herritarrak eta laborategiak bitartekotza-espazio gisa. Azkenik, Ricardo Antónek hurrengo pausoak azaldu zituen, hasierako bultzadaren ondoren komunitatea eusteko modua bilatzean oinarritzen direnak ondorengo helburu partekatuarekin: “erakundeen agendan herritarren berrikuntza zeharka kokatzea”.
Jaialdiaren 12 orduetan, beste esparruetako herritarren berrikuntzaren aukerei buruz aritu zen ere zenbait esparrutan, hala nola, hezkuntzan, teknologia askeetan eta hiri-diseinuan.
Frena La Curva proiektua modu horizontalean eraiki da, berrikuntza irekiko laborategiekin, boluntariotza-taldeekin, enpresekin eta erakunde publikoekin egindako aliantzen bidez. Wikitokiren eskutik, ColaBoraBorak eta Montera34k hartu zuten parte proiektuan.