Wikitokerren jardunaldiak – Martxoak 2019
Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak:
iLab bat elkarrekin diseinatzen
Partaidetza-zientzia tailerra Valentzian Airbnb Efektuari buruz
Beraun (Errenteria) auzoaren gizarte eta hirigintza alorretako azterlanaren amaiera
iLab bat elkarrekin diseinatzen
Martxoak 14 Tabakaleran (Donostian)
OGP Euskadi
ColaBoraBoratik eta Tipik lanean gaude OGP Euskadiren esparruan, partaidetzan berrikuntza-laborategi bat elkarrekin diseinatzeko. Prozesuan funtsezkoa da herritarren ekarpenak eta kontrastea izatea eta horretarako Foru Ireki bat antolatu da jardunaldi batean. Jardunaldi horretan nazioarteko proiektuak aurkeztuko dira, elkarlaneko parte-hartzearekin eta gobernantzarekin harremana dutenak.
BherriLab
2018ko azaroa – 2019ko urtarrila
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politikarako Sailaren Gizarte-Zerbitzuko Zuzendaritzak bultzatuta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin bat
Azken hilabetetan ColaBoraBorako kideak BherriLab garatzen aritu dira, espazio publikoen kudeaketa komunitarioari buruzko herritarren laborategia, lau gogoeta-esparrutan arreta jarri duena: esparru juridikoa, lankidetza, lagapen eta adjudikaziorako irizpideak, eta ebaluaketaren adierazleak. Prozesuaren emaitzak hemen daude eskuragarri: Bherriako web-orria. Azken saioaren laburpen-bideoa ikus dezakezu.
Partaidetza-zientzia tailerra Valentzian Airbnb Efektuari buruz
Martxoak 1-3 Espacio Las Naves (Valentzia)
Montera34 eta Valentziako Unibertsitatearen elkarlaneko ekonomia Katedra
Hona tailerraren helburuak: a) parte-hartzaileei beharrezko ezaguerak eskaintzea espazio-datuak lortzeko, garbitzeko eta aztertzeko: b) aztertutako lurraldearen eta tailerraren datuak askatzea: c) Valentziako turismo-ostatuen egoerari buruzko txostena argitaratzea.
Beraun (Errenteria) auzoaren gizarte eta hirigintza alorretako azterlanaren amaiera
Pezestudio.org eta Errenteriako Udala
Amaitu dira 2018ko ekainetik garatutako lanak. Auzoaren diagnostikoarekin hasi ziren lan horiek, datu sozioekonomikoak, eraikuntza zein urbanizazio egoera, elkarteen partaidetza aztertuz eta genero ikuspegitik aztertuz. Handik aurrera, 30 ekintza baino gehiago proposatu dira auzoa hobetzeko eta bizigarriagoa egiteko. Proposamenak mugikortasunari, espazio publikoari edo higiezinen parkeari zuzenduta daude, nagusiekin auzo barneratzailea eta lagunkoia izateko asmoarekin.
Glocal Camp
Martxoak 1-10 Ovestlaben (Modena, Italia)
Glocal Campa Civicwise nazioarteko sareak antolatutako topaketa da ezagutzak eta ikaskuntzak partekatzeko, bai glocal mailan zein berrikuntza sozialeko eta kulturaleko, diseinuko eta partaidetza-hirigintzako bertoko esperientzietatik sortutakoak.
Torrelavegako parque erreformatzeko proiektuaren Partaidetza-Diseinuaren aurkezpena #ImaginaelParquedeTorrelavega
2019ko martxoa
Pezestudio.org
Torrelavegako parke nagusia osorik erreformatzeko proiektuaren diseinu- eta elaborazio tekniko- fasearekin jarraitzen dugu, aurrez aurretik parte-hartze prozesuan lortutako kontsentsuez aurrera #ImaginaelParquedeTorrelavega. Martxoan aurkeztuko den proposamenaren asmoa da ildo estrategikoak eta parte-hartzeko irizpideak Manuel Barquín parkearen etorkizunean. Parkea, dituen 20 000 m2ekin, Kantabriako herriaren hiri-berdegune nagusia da.