Wikitokerren jardunaldiak urriak 2018

Urrian izango ditugun jardunaldiak Wikitokerrak, ona hemen:

TIPIk Elkartoki aurkeztuko du IV Encuentro Cultura y Ciudadanía topaketan
Makea tu vida
Etorkizuna prototipatuz
Artaziak Umorean proiektuaren aurkezpena egingo du IV Encuentro de Cultura y Ciudadanía topaketan
Bisean bis: Saioa Olmo + Raquel Meyers “Casilda Andrearen Parkearekin solasaldian”
«Muelle 30 urte» liburuaren aurkezpenean parte-hartzea
Denon artean ‘Minbiziaren gaineko jakinduria bilduma’ osatzen

TIPIk Elkartoki aurkeztuko du IV Encuentro Cultura y Ciudadanía topaketan

+INFO

Subdirección General de Cooperación Cultural con las Comunidades Autónomas.
Urriak 3 eta 4, Madrileko Centro Cultural Daoiz y Velarde

Elkartoki, TIPIk sustatuko eskoletako patioen eraldaketarako proiektua, IV Encuentro Cultura y Ciudadanía topaketan aurkeztuko diren 15 proiektuetako bat izango da. Gure partehartzea “Alianzas Educación/Cultura” izendatuko mahaian izango da.

Makea tu vida

+INFO

Urriak 5 eta 6, Espai Zero de la Fabra i Coats, Barcelona

Rehogar diseinu irekia eta berrerabilpena gizarte eraldaketarako tresna bezala erabiltzeko urtero egiten den erakusketa da. Aurten TIPI bertan izango da bai erakusketan eta baita tailer bat antolatzen ere. Tailerrean, Elkartokin garatutako metodologia erabiliko dugu eraldaketa prozesuak burutzerako orduan lagungarriak izan daitezkeen trikimailu eta errezetak elkaren artean sortzeko.

TIPI Etorkizuna prototipatuz

+INFO

Urria-azaroa-abendua Arte Ederretako Fakultatea eta Bilboko Juan Manuel Sánchez Marcos eskola.

Etorkizuna motibatzen gaituen lurraldea da eta bertsio askotarikoak eta posibleak esploratzean oraina aldatzeko gakoak eman ahal dizkigula uste dugu. Oraingoan ariketa hau ikasleekin batera egin nahi dugu. “Etorkizuna prototipatuz” programan Arte Ederretako Fakultateko 12 ikasle gidatuko ditugu haien bitartekaritza artistiko parte-hartzailea Bilboko Juan Manuel Sánchez Marcos eskolan gauzatu dezaten, espekulazioa eta futurologia aitzakia eta bitarteko bezala erabilita.

Artaziak Umorean proiektuaren aurkezpena egingo du IV Encuentro de Cultura y Ciudadanía topaketan

+INFO

urriak 3 eta 4. Madrileko Daoiz y Velarde Kulturetxean

Artaziak IV Encuentro de Cultura y Ciudadanía topaketan, Pedagogías y mediaciones mahaian parte hartuko du Umorean proiektua aurkeztuz. Artikertuz (EHU-ko ikerketa taldea) eta Vicente Arlandis artistarekin elkarlanean sorturiko proiektu honetan umorea hezkuntza estrategia bezala azaltzen da, erlazio pedagogikoak birpentsatzen laguntzeko helburuarekin.

Bisean bis: Saioa Olmo + Raquel Meyers “Casilda Andrearen Parkearekin solasaldian”

Colectivo Ant + Amaia Molinet.
Urriaren 6an, 18:30 – 20:00, Casilda Andrearen Parkean, Bilbon (elkartzeko puntua jakiteko, hemen).

Bisean bis ekimenaren egitarau osoa

Nola mintza gaitezke parke batean bizi diren elementuekin? Raquel Meyersek eta Saioa Olmok parkean zehar ibilbide bat proposatzen digu zuhaitzekin, zoruekin eta ornamentuekin jarduteko, ekintza performatiboen, soinudunen eta bisualen bidez.

«Muelle 30 urte» liburuaren aurkezpenean parte-hartzea

+INFO

Muelle 3 eta Festival BAD.
Urriaren 22an, 17:30tan, Bilbaoarte (Kristalezko Patioan).

32 urtetan zeharko Muelle 3 – Dantza aretoaren oroimena jasotzen duen liburuaren aurkezpena. Hain berezia den ekitaldi horrentzat, Carla Fernándezek, Saioa Olmok eta Feli Estévezek interbentzio artistiko batzuk egingo dituzte, Olatz de Andrések eta Matxalen de Pedrok egingo dituzten «mamu-eskaintzez» gain.

Denon artean ‘Minbiziaren gaineko jakinduria bilduma’ osatzen

+INFO

Urriak 25-27 l Hospital Universitari Arnau de Vilanova y Centre d’art lapanera, Lleida (Cataluña)

‘Radiació +++’ proiektuak arte garaikidea hurbiltzen du ospitaletara. Onkologia Erradioterapikoaren unitatearen laguntzarekin, adierazpen bide bat eskaintzen diete eriei, euren senideei eta osasun-langileei. Josune Urrutia Asuak, bere ‘Breve diccionario enciclopédico ilustrado de MI cáncer’ liburutik abiatuz, 3 lantegi dinamizatuko ditu denon artean ‘Minbiziaren gaineko jakinduria bilduma’ osatzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *