Azken post honekin Euskera egonaldiari amaiera ematen dio Mikel Aginagalde Bastardok – Esperimentazio aldia: 2018ko otsaila – ekaina
Azken post honekin, Wikitokin Euskera eta hizkuntza honetan ematen diren erlazioak jorratzen dituen egonaldiari amaiera emateko ordua heldu da.
Udaberria bukatutzat eman dugu, baina orain da horrenbeste errepikatu dudan “Meme” “Sticker” horiek loratzeko momentua. Interneteko munduan gure monigoteak alde batetik bestera partekatu, eskegi, eraldatu daitezen!!
Ikurtxo txiki hauekin, Euskarari eragin bat ematea proposatzen zen hasiera batetik, eta egia esan ez gara bide horretatik bat ere aldendu. Hiztegi ilustratu honek balio dezala Wikitokiko kide eta partaideek espresatu nahi dituzten mezuak irudikatzen eta bide batez hizkuntza honekiko ditun harremanak pixka bat gehiago lotzeko.
Egia esan ez dakit “bokabulario” eta “gramatika” asko ikasiko dugun honekin, baina bai ingurukoak diren eta egunerokotasunean erabiltzen ditugun hainbat kontzeptu barneratuko ditugula nahita edo nahigabean. Bestela beti erabil ditzakegu koadernoa forratzeko motibo dibertigarri bezala edo eta komunetan ipintzen diren ikurtxoen ordezkoz.
Bide batez lau hilabetetan apurka, apurka sortzen joan den “MemeMakiña”ri ere egurra emateko behar den ganorazko “puesta a punto”a egin diogu. Beraz, hauxe irakurtzen dabilen edozeinek jakin dezala eskuragarri eta guztiz doan!! (kar, kar..) dauzkala behar den bezalako “Sticker”lari izateko tresna guztiak.
Begiztatu MemeMakina – Cuaderno de Viaje
Begiztatu MemeMakina – Ibilbidearen koadernoa
Begiztatu MemeMakina – Explicación del Fanzine
Begiztatu MemeMakina – Azalpen Fanzinea
“Eusko Jaurlaritzako Sormen Lantegien ‘Sorgune’ programaren baitan, 2018ko martxotik eta ekainera bitartean Mikel Aginagalde-k MemeMakiña euskera egonaldiaren esparruan sortutako dokumentua”