Garapen: Eboluzionatu (edo gelditu) – Bruno Ibáñez Lozanoren LEUN Esperimentazio Egonaldia – EsperimentazioAldia: Otsaila – Ekaina 2018

Wikitoketarrekin osasunetik eta gorputzetik  zuzenean abiatuz jarduteko hasierako ideia uste genuen bezala mamitu  ez zuenez (astero), baliabideak bilatzen ditut non horiirudikatu, nire ustez leuntzen laguntzen diguten baliabideak.

DSCN2845(1)

Eta hori guztia bere denboran, ondasun baliagarri eta garesti hori, baina aldi berean bidezkoa, guztionak kantitate bera baitaukagu. Hala ere, kudeaketa falta eta lehentasunak direla eta, geure burua zaintzeko kalitatezko denbora partekatu dezagun eragozten duena.

Eta neure buruari galdetzen diot, gizarteak denboran txiroa al da? Izan ere, geure bizitzaren erritmo zorabiagarriaren protagonista nagusia estresa da gaur egun.

Hortaz, gertatutakoa ikusi eta bizi izanda, gidaliburu bat sortzen amaituko dut. Bertan, nire ustez pertsonak bezala leuntzeko laguntzen dutena sartuko dut egonaldia amaitzeko ikus-entzunezko materialarekin bat.

Proiektuaren ikus-entzunezko alderdiari dagokionez, Bilbao Arteren platoa eskatu eta lortu nuen, non yogaren emariak grabatzeko asmoa dudan hizkuntza esperimental batekin, mundu mistiko-kirolero horren baitan ere. Ordutegien  eta ekoizten dudana nola doan ikusteko zain.

DSCN2846(1)

Egunak eta asteak igaroz doaz eta Yoga asteroko ikastaroekin jarraitzen dugu KoopSF34ko lokalean, non jende berria agertzen doan.

Jende gehiagora heltzeko asmoarekin, eta immigrazio handiko auzoa dela kontuan hartuta, kartela itzuli dut arabierara (mila esker neure konfiantzazko fruta saltzaileari) eta frantsesera (mila esker neure konfiantzazko ortuzainari).

cartel arabe

cartel frances

2.0 jaurtitzeko bankutxo bat eraikitzen ere banago.

DSCN2844(1)

Azkenego Auzolana baino lehen, maiatzaren 17an ospatu zena Wikitokin, buruko masajea egiten ikasi genuen. Wikitokin lana batez ere intelektuala denez, etengabe lantzen duten muskulatura hori erlaxatzea egokia iruditu zitzaidan.

Horrek, batez ere binaka egitean giza-kontaktua eragiten duenez, gogorarazten digu geure lankideak sentimenduak dituzten pertsonak ere badirela.

Eta Auzolana energiak beteta hasi zezaten, gomasioko arroz-krema erakutsi nien. Gosari suabea,  beroa eta gazia, digestio errazekoa eta bero eskaintzen diguna 2018ko negu hain luze honetan.

Hona orientazio-bideo bat haren prestakuntzari buruz.

Eta momentuz honaino irakurri dezaket.

Gidaliburua erakusteko gogoekin geratu nintzen. Gidaliburua egonaldi honek ikertzeko eta esperimentatzeko eskaintzen didan askatasunari esker.

Dena dela, antolatzen ditugun topaketetara datozen pertsonen esperientziak dira funtsezkoenak, yoga klaseetara bada ere. Garrantzitsuak dira ere topaketetan eta haien ostean nabaritzen dutena, baita Wikitokin nabaritzen dutena ere, eta ikustea denborarekin zerbait mantentzen den.

Hurrengora arte!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *