“STICKER”, “MEME” edo delakoen familia ugaritzen ari zaigu – Euskera Egonaldia: Mikel Aginagalde Bastardo – Esperimentazio Aldia: 2018ko Otsaila – Ekaina
“STICKER”, “MEME” edo delakoen familia ugaritzen ari zaigu, 50etik gora bildu ditugu jada.
Orain dudak hasi zaizkigu Euskaratutako kontzeptuetatik irten diren iruditxoak “STICKER” hutsak diren “MEME” deituriko kategorian barne izendatu daitezkeen edo marrazki eta hitz jokoz konposatutako fitxategi bat besterik ez den.
Beraz, historiari begira “MEME” kontzeptuari erreparatuz.
(“meme” actualmente es una imagen que combina fotografía y texto o cualquier otro elemento audiovisual que se utiliza para expresar una idea, concepto, situación o expresión de forma más divertida para que sea viral en Internet y en redes sociales).
Funtsean memea birus baten moduan kontagiatzen den ideia bat da. Eta zenbaitzuek diotenez, garunetik garunera pasatzen diren ideiak eta irudi komikoak izan behar dira. Birus moduan funtzionatzen dute, komunikabideen bitartez zabaltzen dira.
Memeak ahalik eta laburren izan behar dira, testu gutxi eraman behar dute barne, adjetibo kalifikatzaileen zehar eginak, gogoratzeko errazak, eta hitzak sentimenduak esnatu behar dituzte, zerbait probokatu. Gure barnea mugitu behar dute.
Hauek ere ez dute itxura berdina izan sortu ziren momentutik gaur egunera arte.
Marrazki sinple batetik abiatuz, imajina gero eta konplexuagoak sortzera eraman gaitu. Baina bueno.. laburbilduz, irudia eta testua biltzen dituen, eta era erraz batean zabaldu eta partekatu daitezkeen imagina birtualak dira.
Gero guzti honek beste bira bat ematen du “MEME”en erabilera iraultzailera erreparatuz. Borroka tresna bezala erabiltzen diren mezularitza hizkuntza berria, egunerokotasunean pil-pilean dauden egoerak salatzeko edo eta esparru politikoan sakontzen duten “MEME”ei buruz hitz egiten da azken aldian.
Hemen daukazue hau guztia zertxobait hobeto azaltzen duen idazki bat.
Memes y política rara “De la tensión entre lo político y la política surge una forma de expresión estética que renueva el debate en la esfera pública”.
Beraz aurreko kontzeptua kontuan izanda gure “MEME-STICKERRAk” horrela bataiatuak izateko eskubide guztia dute, FIN.
Tematika hau alde batera utziz, azken aldian Wikitokitarrendako sortzen ibili naizen beste asuntutxo batekin nator.
DIY filosofiarekin bat! ZUK ZEUK EGIN itzazu zeure “MEME” originalak, eta horretarako aurretik landutako “MEMEMAKIÑA”ri IKEA itxurako azalpen txosten bat sortzea erabaki dut Iker Vázquez Artechek 2016an egindako erresidentzia abiapuntutzat izanda.
Hau ere MEGA plataformara igota utziko dut, bertan itxura oneko “MEME” batzuk egiteko behar beharrezkoa diren artxibo guztiekin.
Bestela bizitza guztian erabili dugun Meme generator web gune erraz bezain erabilgarria daukagu guztion eskura.
Baina… paperaren lagun bazara, badaukazu fisikoki gozatzeko FLYER tolesgarri itxurako “MEMEMAKIÑA” argibide liburuxka:
QR irakurgailu bat erabiliz eta pausoak banan banan jarraituz autonomia osoz Stickerrak sortuko dituzu.
Amaitzeko eta oparitxo bezala hemen erantzita usten du.
Bergarako Zibergara taldeko gazteek Joxemi Zumalabe fundazioarekin batera Herri mugimendu eta Komunikazio teknologien inguruan, hain zuzen ere TELEGRAM aplikazioaren inguruan landutako artikulu bat
Goza ezazue.
Wikitokitik, Mikelek, Wikitokerrekin bat, gure hizkuntza, gure artean biziberritzeko estrategia moduan sortutako memeak.
Umorea erabiliz euskarazko memeak sortuz.