Pasa da hilabete, baita hilabete eta piku ere – Euskera Egonaldia: Mikel Aginagalde Bastardo – Esperimentazio Aldia: 2018ko Otsaila – Ekaina
Pasa da hilabete, baita hilabete eta piku ere, Brunok jada idatzi du bere esperientzien berri eta orain niri tokatzen zait.
Azken egun hauetan “MEMEMAKIÑA” topera izan dugu eta bertatik hainbat eta hainbat kontzeptu, hitz, baita hitz joko pasa dira. Hauetako gehienak Wikitokitarrek beraiek pertsonalki landu, euskaratu eta komunikatzeko behar edo gogoetatik irtendakoak. Bakoitzak bost kontzeptu pasa zizkidan, eta bilduma txiki honetatik atera dira lehen STICKERak. Egia esan bost kontzeptuen saiakera honek lana asko erraztu eta era berean Wikitokiko lagun bakoitzak Euskararekiko duen harreman pertsonala pixka bat gehiago ezagutzera eraman nau.
Kontzeptu zerrenda honi erreparatuz, kasu gehienetan euskaraz landu eta erabili nahi diren hitzak egunerokotasunean aurkitzen ditugun espresio komunenak direla jabetu naiz, “KAIXO” eta “BIHAR ARTE” bezalakoak adibidez.
Horrela hasi genuen gure Glosategiaren lehen atala, 30 MEME-STICKER sortarekin.
Hauexek sortzeko prozesuan Adobek dituen Photoshop eta Ilustrator programak konbinatuz lantzen nituen. Bakoitzak eskaintzen zizkidan tresnak erabiliz lortzen genituen gure monigoteak, baina “Software librea” dela eta tresna berri batera jo genuen, GIMP irudi edizio programa librea.
Lagun berri honekin hainbat eta hainbat saiakera egin ondoren atzera pausoa egitea izan zen MEMEMAKINA definitiboa sortzeko erabakia, software libretik guztiz urrun dagoen POTOSHOP programaren bitartez.
Merkatu librean egon ez arren, modu erraz eta “oso merkean” 😉 lortu daitekeena, Youtube plataforman katu dantzariak ikusten gauden edozein momentutan “PHOTOSHOP FOR FREE” tekleatu ezkero pare bat minututan deskargatu dezakegun arazo handirik gabe.
Gauzak horrela, gure makinatxoa txukun eta fin lanean daukagu jada. Frogatu dugu, etxeko lanak egiteko ondo dabil, eta are garrantzitsuago dena, erabiltzeko OSO erraza da lagunok!
Beraz hurrengo egun hauetan MEMEMAKINA deskargagarri eta erabilgarri izango da hemengo link honetan
Bertatik jaitsi eta saiatu zaitezkete zuen iruditxoak lantzen, horrela bilduma handitzen joan dadin.
Ondorengo prozesua ere ez da bat ere zaila, iruditik STICKER formatura pasatzeko dagoen ibilbidea “TELEGRAM bot” izeneko bot batek gidatzen du eta honen jarraipenei kasu eginda TI-TA batean dituzue itsasgarri birtualak sarean partekatzeko prest.
Hala ere XATAKAko lagunek ere badute tutoriale oso fina!