Nire lehen hilabetean esperimentatuz: Euskera Egonaldia: Mikel Aginagalde Bastardo – Esperimentazio Aldia: 2018ko Otsaila – Ekaina
Wikitokitarrek planteatzen zuten helburua argi eta garbi zegoen hasieratik, hau da, EUSKARAREN ERABILPENA SUSTATZEA eta hizkuntza honen normalkuntza lantzea Wikitokiko espazio barnean.
Eta hasiera honetatik abiatu giñenetik ez dugu gure ibilbidea asko desbideratu egia esan. Nire proposamenean Euskararen erabilera era “Moderno” batean lantzea planteatzen nuen. Moderno… edo gure egunero bizitzan, GAUR EGUN, 2018an, hizkuntzaren bitartez jorratzen ditugun harremanetara moldatzea nuen helburu.
Harreman hauek gero eta modu “online”ago batean jorratzen direla ikusita: Hau da, sare sozial eta mezularitza mugikor bidez. Teknologia berri hauei egokitzen den hizkuntza tresna batera jo nuen; MEMEAK.
MEMEAK bezalako gauza xume baten bitartez Wikitokiko erabiltzaileen artean ohikoak diren hitz puskak eta esamoldeak irudikatzea eta aldi berean Hieroglifiko glosario hau komunikabide tresna bilakatzea.
Irudi hiztegi honekin abiatzeko Wikitokiko ITUNean jorratzen ziren hitz gakoen zerrendara jo nuen, eta baita espazio hau partekatzen duten norbanako bakoitzari garrantzitsuak iruditzen zitzaizkion hainbat hitz edo kontzeptuetara. Beraz hitz mordoxka bat bildu ostean MEME makina sortzera pasa nitzen.
Saioa Olmok aurretik egindako Wikitokiko identitate bisuala abiapuntutzat, gure iruditxoek izango zuten nortasuna eta arauak ezarri nituen; tamaina eta proportzioak, kolore taula, tipografia, etab. Horrela nik bataiatu dudan bezala MEME MAKINA sortuz. Irudi hauek modu intuitibo, azkar eta sinple batean sortzeko tresna librea, momentu hontan oraindik BETA fasean egon arren Wikitokitar guztien eta aurrerago edozeinen esku egongo litzakeen tramankulua.
Oraindik bidea hasi besterik ez da egin baina gure Frankenstein txikia hasi da bere lehen hitzak ahoskatzen.