< Jardueretara itzuli

Wikikrazia kontraste saioa

Gure barne antolamenduko eta gobernantzako metodoaren jakintzak eta esperientziak transferitzeko.

Gaur, bizitzen ari garen esperientzia bat partekatu nahi dizuegu. Duela hilabete batzuk, hautatuak izan ginen (beste ekimen batzuekin batera) partaidetzaren berrikuntza gakoak lantzen dituzten tokiko ekimenen mapa baten parte izateko, iLab – Euskadiko Partaidetzako Berrikuntza Gunean. Asmoa jakintzak eta esperientziak transferitzeko tailerra egitea da, eta gu gure barne antolamenduko eta gobernantzako metodoa partekatzea erabaki dugu: Wikikrazia.

Wikitokin profesionalen komunitate irekia gara, pertsonen eta beste espezie batzuen bizitzak, haien harremanak eta bizi diren inguruneak eraldatzeko proiektuak garatzen ditugu. Duela bost urtetik hona, asanbladatik soziokraziara pasa ginen eta, denbora honetan, gure moduak egokitu, sortu eta imajinatu ditugu gure autogobernua Wikikraziaren bidez kudeatzeko.

Uste dugu Wikikrazia leku oso desberdinetan aplikatua izateko sentikorra dela, hala ere, proiektu honen garapenean, Ekonomia Sozial eta Solidarioko -ESS- eragileetan zentratzea erabaki dugu. Horregatik, gaur, zuengana jotzen dugu, eraikitzeko modu kolektibo eta kolaboratiboetan sinesten dugulako. Gure publikoa zaretenez, orain arte daramaguna zuekin partekatu nahi dugu zuen iritzia ezagutzeko eta ekimen hau elikatzen lagun diezaguten.

ESS erakunde gisa, gobernantza aldaketa bat planteatu duzue? Gure gobernantza modeloa ezagutu nahi duzue esperimentatzeko eta zuen txokoetan aplikatzeko? Soziokrazia lan eremu bizigarriagoa sortzen lagun al dezake?

Aurkipenak eta daramagun prozesua partekatu nahi dizuegu eta, ESSren munduan duzuen esperientziatik abiatuta, zuen praktika eta ibilbideetatik sormenez, maitasunez, modu eskuzabalean eta proaktiboan zuen ekarpen guztiekin kontraste saio ireki batean gurekin kolaboratzera gonbidatzen zaituztegu, 2024ko uztailaren 16an, asteartea, 12:30etik 14:30era, Wikitokin.

Lagundu nahi diguzu edo material finala jaso nahi duzu?

Zure asistentzia edo interesa baieztatu iezaguzu GALDETEGI honen bidez.

Eskerrik asko!