< Jardueretara itzuli

Gora kultura librea eta komunitarioa! #Rodar2026

Maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren aldeko Elkarrizketarako eta Garapenerako Munduko Egunarekin bat eginez, REACC eta REAS elkartu dira RODARren edizio berri bat ospatzeko eta parte hartzera gonbidatzeko.

Bilbon, Wikitoki, REAS Euskadi eta KoopSF34tik bat egin nahi dugu deialdi honekin, honako jarduerarekin:

ERROTU / ENRADIKIĜI / ECHAR RAICES / جڑ پکڑو / LEN FUNDA / PRENDRE RACINE / 生根 / TAKE ROOT / تتجذر

Sustrai eta errotzeei buruzko begiradak partekatzeko gonbidapena.

Hamaiketako moduko topaketa kulturartekoa, maiatzaren 21ean, osteguna, 11:00etatik 12:00etara, Bilboko San Frantzisko auzoko Harrobi plazan.

Elkarrekin solasaldi txiki bat ireki nahi dugu galdera hauen bueltan:

Zer dira zuretzat sustraiak?

Zeintzuk dira zureak?

Zer esan nahi du zuretzat errotzeak?

Non eta nola bizi duzu errotzea?

Errotzea desio gisa, eskubide gisa ala tramite administratibo gisa bizi duzu?

Zein dira errotzea errazten edo zailtzen dizuten faktore nagusiak?

Zer alde daude errotzea nola ulertzen eta bizitzen denean, harrera egiten dutenen eta harrera jasotzen dutenen artean?

Nola egin dezakegu bakoitzak berekin dakartzan sustrai eta haziek harrera-lurraldea elika dezaten?

Nola landu eta ehundu elkarrekin, aniztasunetik abiatuta, errotzeko modu berriak?

…?

 

Zenbat eta ahots, ikuspegi eta jatorri gehiago… orduan eta aberastasun handiagoa!