< Jardueretara itzuli

COVID-19aren Liburu Zuria aurkezpena Bilbon

2021eko maiatzaren 7an, ostirala, 11: 00etan, COVID-19aren Liburu Zuriaren proiektu kolektiboa aurkeztuko da Open Gunean (Zorrotzaure, Bilbao). Hitzaurrearen laburpen bat da hau, liburu osoa ostiralean deskargatu ahal izango da proiektuaren webgunean:

Hausnarketa kolektibo bat. Konponbide zehatzak.

COVID-19ak goitik behera aldatu du gure bizitza 2020ko otsailaz geroztik. Gaixotasunaren ondorioz, azken hamalau hamabost hilabeteotan Hego Euskal Herrian 5.000 pertsona baino gehiago hil eta gutxienez 20.000 ospitaleratu dira. Planeta ondorio biologiko, sozial eta ekonomiko ikaragarriak dituen egoera sindemikoa pairatzen ari da. Aurrean geneukan pandemia arriskua gertagarritzat jo bazen ere (Errinozeronte grisa), larrutik ordaindu dugu hain impaktu handiko mehatxu baterako prest ez izatea. Horregatik, beharrezkoa ikusten dugu egoera konplexu hau ebidentzian oinarritutako begirada kolektibo eta diziplina anitzeko batetik aztertzea. Gertatu dena eremuz eremu aztertzeak, ordea, badu arriskurik. Pandemia bati aurre egiteak, gertatu den bezala sindemia bihur ez zedin, Osasun Publikoaren ikuspegia eskatzen zuen, osasun-esparrutik haratago. Nahiz eta eremu bakoitza bereizita aztertu, ez dugu ahaztu behar pertsonen osasunaren eta indarrean dauden edo planteatu behar diren politika sozial eta ekonomikoen artean dagoen interdependentzia.

Esku artean duzuen liburu hau shock kolektiboaren sentsazio hori gainetik astintzeko tresna bezala sortu dugu. Gizarte gisa, lehenik pandemiak eta gero neke pandemikoak eragindako paralisia gainditzeko helburuarekin. Horretarako, dozenatik gora eremutan gertatutakoari buruzko hausnarketa planteatu dugu, eta, hala ere, ez gara gai izan funtsezko eremu guztiak lantzeko. Begi-bistako hutsune batzuk geratu zaizkigu, baina ez gara hori justifikatzen saiatuko. Lan hau abiapuntu bezala ulertzen dugunez, laster Liburu Zuri hau eduki gehigarriekin aberastuko dela ziur gaude.

Testu hau landu dugun profesionalok, bai mundu akademikokook zein lehen mailako langileok, honen bitartez, gure lankideak eta gizartea hausnarketa ariketa bat egitera gonbidatzen ditugu. Zertan asmatu dugun eta zertan huts egin dugun ulertzeko. Horretarako, gaur egun eskuragarri ditugun ebidentziak eta zuzeneko testigantzak jaso ditugu. Errespetuzko ikuspegi eraikitzaile batetik, etorkizun hurbilerako konponbideak eta proposamenak jartzen ditugu mahai gainean, krisialdi honetatik ahalik eta ondoen ateratzeko. Baita etorkizun ez hain hurbilerako, etorriko zaizkigun beste krisiei hobe aurre egiteko. Lan hau egiteko John Snow Memoranduma hartu dugu oinarri ideologikotzat. Eta hasiera batean ZeroCovid estrategia proposatzea pentsatzen bagenuen ere, COVID-19ri buruzko Liburu Zuriaren lehen edizio honetan konponbide ez hain utopikoak proposatzea erabaki dugu. Irmoki sinesten dugu gardentasunaren, eztabaidaren eta elkarrizketa sozialaren premian, eta, horretarako, lan-zirriborro gisa eskaintzen ditugu esparru hauetarako egin ditugun txostenak:

  1. Osasungintza
    • Osasungintza soziosanitarioa
    • Neurri ez farmakologikoak
    • Txertoak eta txertatze kanpaina
    • Osasun mentala
    • Ohitura osasuntsuak
    • I+G+b integrazioa
  2. Ekonomia
    • Faktore sozioekonomikoak
    • Mikro eta mesoekonomia
  1. Arlo sozialak
    • Komunikazio politika
    • Datu irekien kudeaketa
    • Lege esparrua
  2. Hezkuntza
    • Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntza
    • Unibertsitate hezkuntza

Proiektuan Montera34 (Wikitoki) kideek parte hartu dute.

pablo

Multipertenece a varias redes de trabajo, activismo e investigación como Basurama, Wikitoki y Publiclab. Con Montera34 desarrolla proyectos de visualización de datos con software libre. Desde 2016 ha puesto en marcha, junto con otros agentes, Bilbao Data Lab, una comunidad de personas interesadas en la cultura de los datos en el entorno de Bilbao y Bizkaia. Además está realizando un doctorado sobre corrupción y medios de comunicación en España "El color de la corrupción". Además, la basura es su tema. Vive en Bilbao y este es su blog.