< Jardueretara itzuli

Non dago nire etxea? Oroimenak eta etxe-performatibitateak.

Gema Marínen ekimena da proiektu hau, Wikiriki deialdian hautatu zena 2022an garatzeko. Ikerketa honek hausnarketa proposatzen du, queer ikuspuntu batetik, etxea eta etxe-esparrua ulertzeko moduei buruzko talde-iraulketaz abiatuta, inposatutako kultura-mandatuez haraindi. Asmoa zera da: Wikitoki disidenteentzat espazio seguru bihurtzea eta etxearen inguruan elkarrizketak ezartzea.

Hirugarren saioa, oroimenak eta etxe-performatibitateak, tailer bat izango da zeinean parte-hartzaileek aukera izango duten puska, kontakizun, istorio, objektu txiki bat agerian jartzeko; batera talde-oroimeneko gailu bat ehotzeko, estimuen, loturen, sekretuen, etxearen nozioaren inguruan (barruan, kanpoan edo bitartean) gauzatzen diren gauzen erregistroa. Gailu hori Wikitoki espazioaren zati izango da eta esku-hartze bakoitzean abian jarri ahalko da.

Parte hartu nahi baduzue, hona  izena emateko esteka. Edozein iruzkin, zalantza edo ekarpen baduzue, gema.marin.mendez@gmail.com edo wikitokibilbao@gmail.com helbidera igor dezakezue.

+info

 

Oroimenak eta etxe-performatibitateen argazki-erregistroa:

2022ko ekainaren 7an egindako saioa.

This slideshow requires JavaScript.