< Jardueretara itzuli

Lúdicos Anónimos J0K04N. Jolasten ez da esaten, jolasten egiten da

Jolasean jarri nahi dugu eta taldean egin nahi dugu, aurrez aurre.

ColaBoraBoran eta Wikitokin jolastea gustatzen zaigu. Ez dugu nahi jolasa haurtzaroan edo aisian egiten genuen hartan gelditzea. Jolasa zeharkako zerbait bezala interesatzen zaigu, non mundu guztiak bere burua ezagutu dezakeen (guztiok jolasten dugu edo jolastu dugu).


Horregatik, oraingo honetan, Wikitokin azaroaren 8an eta 9an J0K04N-en barruan egingo dugun Lúdicos Anónimos ekimenean parte hartzera animatzen zaituztegu. Ekimen honen bidez, era guztietako esparruei aplika daitekeen eraldaketa-motor gisa jolasteari buruz taldean esperimentatzera gonbidatzen zaituztegu;  jolasa ezagutza-metodo ahalduntzaile moduan ulertuta, hau da, trebetasun berriak esploratuz, inprobisatuz, asmatuz eta garatuz, esperientziaz ikasiz, proba/akatsetik abiatuta. Lehiatzearen eta kooperatzearen artean jardutera animatzen zaituztegu, ausardia garatzera, taldean jolastera, negoziatzera, konfiantza eraikitzera, emozioak lantzera edo galtzen eta irabazten ikastera. 
Horretarako, José Abellán Ciudad de la Sombra izenekoaren sortzaile eta zuzendariak parte hartuko du. Bertan, 15 urte daramatzate jolasa aplikatzen ikasteko, sentsibilizatzeko eta/edo loturak sortzeko. Lúdicos Anónimos izeneko topaketen eta Jugaxata  jolasaren inguruko jardunaldi profesionalen bultzatzailea da, besteak beste.
J0K04N-en egingo dugun Lúdicos Anónimos ekimenak bi hitzordu desberdin ditu, konektatuak daudenak baina independenteak eta autokonklusiboak direnak.

  • AKATS MUNDUA, INDAR MUNDUA / Mundo Error, Mundo Fortaleza. Azaroak 8 ostirala, 16:00 – 20:00 Wikitokin.
    Itxuraz ezagunak diren munduak kolektiboki esploratzeko erabakiei, komunitateari eta paisaiei buruzko esperientzia ludikoa.

  • Jolas Anonimoak / Juegos Anónimos. Azaroak 9 larunbata, 10:00 – 14:00 Wikitokin. 
    Topaketa jostagarria, parte-hartzaileek eurek emandako jolasak gurutzatu, probatu, testatu, aztertu eta haiekin  jolasteko.


Deialdi hau beren jardunean alderdi ludikoa aplikatzen duten profesionalei (ikertzaileak, bideratzaileak, diseinatzaileak, artistak, bitartekariak) eta jolasa elkarlaneko eraldaketarako tresnatzat hartzen duen edonori zuzenduta dago.

Sentitzen dugu baina edukiera mugatua dugu, eta 20 pertsonarentzako lekua baino ez dago.

IZENA HEMEN EMAN BEHAR DA. Bi egunetan etor daitezkeenek lehentasuna dute!

Bi saioei buruz eta Jokoan-i buruz gehiago jakin nahi baduzue: info +

Animatu!