Gune Irekien 28. mundu biltzarraren aurkezpena
Kaixo lagunak!
Iraileko azken astean (26tik 30era) GiGi Mundiala izango dugu Zabalgune Eraikinean, Bilbon. Gune Irekizaleen munduko urteroko biltzarra dugu hau, 28.a! Parada itzel ederra fazilitazio teknika honetan sakontzeko eta munduko fazilitazio mundu zoragarri horretan murgiltzeko.
WikiTokin aurkeztuko dugu GiGi Mundiala ekainaren 21ean 18:30 eta 19:30 artean.
Gonbidatuta zaude!
Info +: wilbaoOS@protonmail.com /// 638733223
Gigi Mundiala!
GARAI NAHASIAK? Ireki gunea eta bizitza ospatu!
Gune Irekia teknologia sozialari buruzko Munduko Topaketa
Bilbon, 2022ko irailaren 26-30
Izena eman nahi duzu? Hemen egin dezakezu!
Irailean Bilbon antolatzen ari garen ekitaldi honetan parte hartzeko gonbidapena da hau. Open Space edo taldeak errazteko beste metodologia batzuekin ohituta egon edo ez, foro hau zuretzat interesgarria izan daitekeela uste dugu.
Gune Irekia edo Open Space Tecnology (OST) talde handien bilerak egiteko metodologia bat da. Metodologia hori 80ko hamarkadan hasi zen garatzen, Harrison Owenek ikusi zuenean kongresu eta konbentzio handietan kafe-makinaren inguruan gertatzen zirela elkarrizketarik interesgarrienak, eta ez hitzaldi-areto handietan.
Gune Irekiaren espiritua elkarrizketen eremu informal hori bileraren erdigunera eramatean datza, hau da, bilera auto-antolaketatik eratzean. Talde-elkarrizketarako metodo bat da, eta elkarrizketa egiazko eta esanguratsuak sortzen ditu normalean gai berari buruzko ideia eta pertzepzio desberdinak dituzten pertsonen artean. Bere moldagarritasunari esker, herrialde ugaritako milaka taldek erabiltzen duten elkarrizketa-metodo bat da, gai anitzei heltzeko.
Eta litekeena da auto-antolaketaren kontzeptu erakargarri hori izatea hain zuzen, gauzek naturan duten funtzionamendura igortzen duena, interesgarria gerta dakizukeena, gure bizitzako beste edozein esparrutara estrapolatu baitaiteke.
Agian horregatik ere egon badagoen metodologia horren fazilitatzaileen munduko tribu bat, 90. hamarkadaz geroztik urtero WOSonOS (World Open Space on Open Space) izeneko aurrez aurreko bilerak egiten dituena. Aurtengoa 28. aldia izango da eta Bilbon ospatuko da.
Galdu egingo duzu?
ZERTAN DATZAN
Autokudeaketa, enpatiaz aditzea eta ikaskuntza kolektiboa bultzatzen duten lau printzipio eta lege batean oinarritzen da Gune Irekia gizarte-teknologia:
Bi oinen legea:
Pertsona bakoitzak elkarrizketa batetik bestera mugitzeko askatasuna du, bere interesaren eta beharraren arabera, elkarrizketa bakar batean edo batzuetan parte hartuz, elkarrizketa-errondetan aurrera egin ahala.
Lau printzipioak:
Iristen den edonor da pertsona egokia.
Gertatzen den edozer gauza gerta zitekeen bakarra da.
Hasten denean da une egokia.
Amaitzen denean, amaitu da, edo ez…
Metodologia horren azpian dagoen filosofiak egiten du interesgarri, baita bilera-talde handiak fazilitatzen aritzen ez diren pertsonentzat ere.
Euskal Herrian, bideratzaileen komunitate sendo bat dago (Gune Irekiaren Lagunak, Guneak Zabaltzen), eta OST metodoa erabiltzen dute hainbat gairen inguruan elkarrizketarako eta esploraziorako espazioak sustatzeko, hala nola: hezkuntza, osasuna eta ongizatea, artea eta kultura, euskara, gizarte- eta ingurumen-gatazkak, gizarte-bizikidetza, immigrazioa, diskriminazioa, bizi-kalitatea eta zaintzak, etab.
Oraingo honetan, Gune Irekiaren Lagunak (GIL) taldeak bere gain hartu du 2022ko irailaren 26tik 30era Bilbon egingo den OSTren munduko hurrengo topaketa antolatzeko erronka.
Eta GiGi Mundiala! (Mundu mailako Gune Irekia Gune Irekiaz) deitu diogu.
GIGI MUNDIALA!
GiGi Mundiala! topaketak bi helburu ditu, bi audientzia desberdin baina osagarriri zuzenduak:
“GARAI NAHASIAK: zelan aurrera egin elkar lagunduz?”
Alde batetik, hilaren 26an eta 27an, Tokiko Gune Irekian, gaur egun bizi ditugun garai konplexuei buruzko hausnarketa kolektibo bat egingo dugu, bizi-aukera osasungarri eta bidezkoagoetan modu kooperatiboan aurrera nola egin ikertuz.
28. WORLD OPEN SPACE ON OPEN SPACE
Bestetik, hilaren 29an eta 30ean, WOSonOS Nazioarteko Gune Irekian, OSTko praktikanteen komunitatea bilduko da OST metodoak mundu osoan izan duen bilakaerari buruz hitz egiteko eta ikasteko. Nazioarteko komunitate hori askotarikoa da, eta kide berriak hartzeko eta atxikitzeko prest dago.
Bi gune horietan parte hartzea ez da baztertzailea, guztiz kontrakoa baizik. Euskal inguruneko aktoreek tokiko eta nazioarteko topaketetan parte hartu ahal izatea interesatzen zaigu, bertan OSTren egungo egoera eta berrikuntza metodologikoak sakonago ezagutu ahal izango baitituzte.
OINARRIZKO INFORMAZIOA ETA IZENA EMATEA:
Ondoren, informatzen eta parte hartzen lagunduko dizun oinarrizko informazioa.
Datak:
Tokiko Topaketa: 2022ko irailak 26 eta 27
Nazioarteko Topaketa: 2022ko irailak 28 eta 29
Lekua: Bilbo, Zabalgune eraikina (Zabalgune Plaza 11)
Izena ematea eta informazio gehiago:
https://openspaceworld.org/wp2/osonos-bilbao /
wilbaos@protonmail.com