< Jardueretara itzuli

Gazte Artea Ezkerraldean eta Artotekaren erakusketa

Artotekak, artisten eta herritarren artean artelanak eta jarduerak mailegatzeko lehen plataformak, Bizkaian jarraitzen du lanean.

Martxoaren 17an, 19: 00etan, Artoteka erakusketa inauguratuko da Barakaldoko Clara Campoamor Gizarte Etxean, eta bisita laguntzailea egingo da. Obra guztiak eskuragarri egongo dira herritarrei maileguak emateko.

 

Zer da Artoteka?

Artoteka tokiko arte garaikidea zabaltzeko eta bitartekaritza artistikorako plataforma bat da. Kolektibo, pertsona eta eguneroko espazioetara arte garaikidea hurbiltzea du helburu. Artotekaren bidez, interesa duen edonork har dezake artelan bat maileguan, arte-bitartekotzako jardueratan parte hartu, eta, horrela, artisten lanaz ikasi, esperimentatu eta gozatu, inguratzen gaituen errealitatearen erronka eta arazo espezifikoei buruz gogoeta
kolektiboa piztuz.

 

Erakusketa Clara Campoamor Zentro Zibikoan

Martxoaren 17an (osteguna), Artoteka aurkeztuko da Barakaldoko udalerrian, Clara Campoamor Zentro Zibikoan, martxoaren 17tik apirilaren 13ra bitartean egingo den erakusketa baten bidez. Bildumako artista guztien lana erakutsiko da: Belén Cerezo, Helena Goñi, Juana García-Pozuelo, Mawatres, Oihane Sánchez Duro, Raisa Álava, Raquel Asensi Blanco, Raquel Meyers, Saioa Olmo Alonso, Tunipanea eta Victoria Ascasoren lanak, alegia.

Gainera, proiektuaren bigarren aktibazioa zehar, hainbat deialdi eta gonbidapen egin dizkiegu artista hauei: Maite Pinto Zangroniz (UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikaslearentzako deialdian hautatua), Miguel Cordero González (aniztasun funtzionala duten pertsonentzako Bilbao Formarte eskolari lotutako artista), Jenni Alvarado, Iván Gómez Gutiérrez, Verónica Domingo Alonso (Bizkaian bizi diren artistei zuzendutako deialdi irekian hautatuak) eta Adrián Piedra Rodríguez, Artotekan lan egiten duen artista barakaldarra, Gazte Artea Ezkerraldean programaren laguntzarekin.

 

Gazte Artea Ezkerraldean eta Artoteka

Gazteen Artea Ezkerraldean ekimena Ezkerraldeko udaleen gazteria alorrek bultzatutako jarduera da, Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko artista gazteak eta euren lana ezagutarazteko. Bi proiektuen arteko kolaborazio honen bidez, Gazte Artea Ezkerraldean programaren bederatzi edizioetako edozeinetan,aldez aurretik aukeratuta izan den ezkerraldeko artisten lana Artotekaren bilduman gehitu nahi da, eta modu horretan, lanak zabaltzen eta sortzaileak profesionalizatzen laguntzea.

2022an, Adrián Piedra artistaren lana sartu da, eta haren atzetik, udalerri bakoitzeko artista bat (Sestao, Portugalete eta Santurtzi) gehituko da, obren mailegua aktibatuz eta Ezkerraldekoherri bakoitzean bitartekaritza-lanak eginez.