< Jardueretara itzuli

EHUko “Arte eta Teknologia koadernoak”

Saio honetan Arte eta Teknologia Koadernoen lehenengo bi zenbakiak aurkeztuko dira. Koaderno hauen asmoa sorkuntza artistikorako ezagutza praktikoak eskaintzea da, EHUko Arte eta Teknologia ataletik garatuak. Oraingoan aurkeztuko diren zenbakiak hauek dira: “Mikrofonoak: soinu sorkuntzarako eta era binauralean erregistratzeko teknologia eta prozesuak”, Mikel Arcek idatzita eta Unai Requejok ilustratuta, eta “Artea eta kultura librea: jardunbide artistikoaren esparruko kultura librearen eta lizentzien hastapenak”, Natxo Rodriguez-en testua eta Jon Mantzisidor-en ilustrazioekin.

 

Fakultate eta argitalpenen inguruko informazio gehiago, hemen eta hemen.