Bilbao Data taldearen aurkezpena
2016ko apirilaren 28an hasiko da martxan Bilbao Data taldea. 18:00-etatik 20:00-etara aurkeztuko dugu ekimena WikiToki-n (Harrobia plaza 5, 2º, Bilbo).
Zer egingo dugu?
Lehenengo ekintza honetan, ekimena eta taldea aurkeztuko ditugu. Datuen munduak ematen dituen aukera ezberdinak ikusteko, taldeko partaideek aurretik garatutako proiektu batzuk azalduko dituzte modu laburrean.
Ekintza hau, Madrilen maiatzaren 5etik 7ra egingo den IV Jornadas de periodismo de datos ekintzarekin batuta dago.
Zer da Bilbao Data?
Bilbao Data taldea, datuak aztertu eta bisualki erakusteko modu barriekin esperimentatzeko sortutako taldea da. Datuen munduan arlo ezberdinekin lan edo harremana duten jende guztiarentzat bateragunea izan nahi du: ekonomia, urbanismoa, matematikak, kartografia, softwarea etabar. Oraindik ez gara batu, beraz ez daukagu definizio zehatzik. Halere, helburu nagusiak elkarrekin ikasteko komunitate bat sortzea eta etorkizunean beharbada talde bezala proiektu berriak garatzea dira.
Zergaitik?
Komunikabideek behin eta berriz esaten digute gaur egun inoiz baino datu gehiago sortzen ditugula. Zuzenagoa izango zen esatea gaur egun datu kantitate handiagoa gordetzeko gai garela eta datu base askotara sarbidea dugula. Nola egin ditzakegu erabilgarri datu guzti hauek gure eguneroko bizitzan? Nola biurtu datuen intoxikazioa, informazioan?
Nortzuk gara?
Datuen analisian eta bisualizazioan daukagun ezagutza eta pentsamoldea jendearekin konpartitzeko gogoa daukagun jendea gara. Talde irekia gara (izan ere oraindik taldea sortu barikk dago eta izenik ere ez dugu!) batez ere software librearekin lan egin nahi dugu, baina ez da derrigorrezkoa.
Taldearen lehen urratsetan, Wikitoki elkarteak eta espazioak (prozezu kolaboratiboen laborategia) gure taldearen anfitrioia izan nahi du.
Ekitaldiaren programa
- Taldearen aurkezpena.
- Partaideen aurkezpen txikia.
- Datuen analisi proiektuen adibide batzuk, Ignite metodoa erabilita (5 hitzaldi bakoitzeko)
+ Gorka: Trafikoaren monitorizazio mapa edo Udalmap datuen analisia (definitzeke).
+ Asier: “Datuetan oinarritutako adimen artifiziala industria aplikazioetan”.
+ Aitana Oltra: “Herritarek datuak ematen dituztenean” (hiri zientzia).
+ Pablo Rey: Datuekin lan egiterakoan batzuetan lehendabizi datuak garatu behar dira.
+ Zu zeu! Partaidetza irekia da. Bidaliguzu zure proposamena komentario bat idatzita. - Taldearen urrengo pausoak erabakitzeko debatea: praktika komunitatea? ikasteko eta ezagutza zabaltzeko komunitatea? talde bezala proiektuak garatu? bateragunea? korreo lista sortu? urrengo bilerak.
- Ekitaldiaren amaiera.