< Jardueretara itzuli

LaFábrika detodalavida-rekin hitzaldia

Pasaden Uztailaren 29an Carlos Muñoz izan genuen gonbidatu-egoiliar Wikitokin, Extremadurako LaFábrika deToda la Vida elkarteko biztanleetako bat. Elkarte horretako kideek, autoeraikuntzaren metodologiari jarraiki, zementu-fabrika zahar baten bi nabe birgaitu eta berreskuratu dituzte Badajozeko landan, 8.245 biztanleko Los Santos de Maimona herrian. Hala, abandonatutako gune horretatik fabrika bat sortu dute, lurraldearen kudeaketa sozialerako eta landa-eremuko aisia-kulturarako aproposa. Sozialki errentagarria eta ekonomikoki arduratsua izango da tokia, eta dinamika produktibo eta kooperatiboak garatuko ditu erakunde horretako kideen eta kanpoko aliantzen artean. Kultura librearen aldeko fabrika bat, glokaletik abiatuta, prokomunerako ekarpen-dinamikak sortuko dituena.

Fábrikak ARKITEKTURA KOLEKTIBOEN hurrengo topaketa hartuko du.

Carlosek aurkeztu zigun, halaber, Arkitektura Kolektiboen hurrengo topaketa.  2015eko irailaren 9tik 13ra antolatuko da Extremadurako Los Santos de Maimona, herrian, eta egoitza nagusia La Fábrika de toda la vida. elkarteko instalazioak izango dira.Ekitaldi ireki horretan, Espainiako, Europako eta Latinoamerikako hainbat eta hainbat pertsona bilduko dira, hiri-habitataren eraikuntza partizipatibo eta kolektiboaren inguruan hitz egiteko, ideiak trukatzeko eta lan egiteko.

Arkitektura kolektiboak etengabe hazten ari den nazioarteko sare irekia da, hiri-inguruneko eraikuntza partizipatiboan interesatutako pertsona eta kolektiboek osatua. 2007tik aurrera topaketa bat egiten da hiri batean, sarea indartzeko eta ofizialaz bestelako hirigintza modu bat sendotzeko: pertsonen eskutik eta pertsonentzat.