< Jardueretara itzuli

Adimen kolektiboa. Zelan hobetu dezakegu?

> Topaketa-tailerra BBDW22ren testuinguruan.

> Ekintzan 25 leku baino ez dira egongo.

Lan saio bat izango da Amalio Reyrekin batera Adimen kolektiboaren kontua zer den hobeto ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko, hainbat erronkari konponbide hobeak topa ditzazun zure auzoan, lanean edo koadrilan. Aukera izango dugu geure buruari galdetzeko Adimen kolektiboko prozesuak nola hobetu ditzakegun eta zeintzuk diren diseinuaren gakoak hori lortzeko. Topaketak izaera teoriko-praktikoa izango du eta parte-hartzean, elkarrizketan eta trukean ardaztuko da. Bi atal izango ditu: “Inteligencia Colectiva ¿Qué ocurre cuando hacemos cosas juntos?” liburuaren aurkezpena eta arkitektura parte-hartzaileri buruzko tailerra, zeinean Adimen kolektiboaren irizpideak eta oinarriak erabiliko diren. Informazio gehiago topa dezakezu HEMEN.

Ekintza gazteleraz burutuko da.

info+