Post-Communist Grounds. In Search of the Commons
Coffee with Book presentation “Post-Communist Grounds. In Search of the Commons” & Conversation with editor Neda Genova.
Liburu honetan Europar Batasun-ekialdeko 13 lagunen ekarpenak biltzen dira, 1989 ondorengo testuinguruetan komunaren praktikak aztertuz, genero eta komunikabide esperimentalak erabiliz. Lan honek mendebaldearen ikuspegi hegemonikoak zalantzan jartzen ditu eta komunari buruzko esperientzia postkomunisten ikuspegi berritzaileak eskaintzen ditu.
Aurkezpenaren ondoren, elkarren artean hausnartuko dugu kulturak, komunikabideek eta praktika artistikoak gaur egun komun gisa duten rolaren inguruan, bai postkomunista inguruneetan bai harago ere.
Aurkezpena ingelesez izango da, eta gaztelaniazko itzulpenarekin lagunduta une oro.
Liburuaren ale doakoak eskuragarri egongo dira bertan. Halaber, Institute of Network Cultures webgunetik deskargatu edo eskatu ahal izango duzu.
Ekitaldia Imaginaries and Infrastructures ikerketa-taldeak eta Wikitoki-k antolatu dute.