Wikitoki prozesu esperimentala da bere horretan, ‘elkar-’ aurrizkia konexio komun gisa daukan gizarte/kultura/ekonomia/politika I+G laborategia. Praktika, hausnarketa eta ekintza komunitatea da, etengabeko prestakuntza, ikerketa, ideiagintza eta prototipatzea, elkarsorkuntza eta praktika kolaboratiboena. Ekoizpenerako lekua (sorkuntza, lana, aktibismoa, ikerketa), erreprodukziorako lekua (soziala, harremanei lotutakoa) eta dibulgaziorako lekua (prestakuntza, erakusketa). Beste espazio, ekimen eta programa sare baten barruan, dimentsio fisikoa eta digitala harremanetan jartzen diren topaketa espazioa.
Deseo Futuro

Beste toki batetik beste egikera berrietara

Wikitokin harreman, antolakuntza, ikerketa, sorkuntza, ekoizpen eta kontsumo era berrien inguruan esperimentatzeko elkartzen gara.

Wikitokiren jarduerek eragin sozial, ekonomiko, urbano, kultural eta politikoa duten proposamenak garatzea dute ardatz eta hau, jakintzagaien gurutzaketaren bitartez zein herritarren eta erakundeen partaidetza aktiboa eta elkarsorkuntza dinamiken eragitearen bitartez garatu nahi da. Wikitokik proiektuak diseinatu eta garatzen ditu; tailerrak, mintegiak, kongresuak eta prestakuntza eta dibulgazio ekintza mota ezberdinak antolatzen ditu: topaketak sustatu, dinamikak antolatu eta sinergiak ahalbidetzen ditu. Wikitokik azaltzen ari diren ekimenei laguntzen die: ikertu eta argitaratu… Dena hurrengo kontzeptuen inguruan: elkarsorkuntza, hibridatzea, P2P, prokomuna, ekintzailetza eta ekonomia soziala, enpresa irekia, praktika artistikoak, sormen aplikatua, kontsumo kolaboratiboa, partaidetza-hirigintza, komunitate garapena, gizarte-teknologiak, fabrikatze digitala, hezkuntza hedatua, design thinking, anthropological doing, psikologia soziala, narratiba digitalak…

Jardueren antolaketaren bitartez ondorengoak sustatu nahi dira:

  • Agente eta disziplina-arteko praktiken harremana, ikerkuntza, ekoizpena, prestakuntza, laguntza eta dibulgazio forma ezberdinen nahasketa batetik hasita.
  • Elkartea osatzen duten agenteen (eta beste kanpo agenteen) jardueren arteko konbergentzia, interes taldeen aniztasunetik; modu kolektiboan garatu daitezkeen jardueren bitartez, komunitate sentimendua indartu eta sinergiak eta proiektu komunak sortzea bilatuz.
  • Faktore ezberdinen inguruan programa orekatu baten sorrera: Presentziazkoa/Birtuala, Produktiboa/ Erreproduktibo (erlaziozkoa); Materiala / Materiagabea; Profesionala / Amateurra…
  • Tokiko eta nazioarteko sareetan proiektuaren eta agenteen presentzia aktiboa.