Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak:

Kultura eta Berrikuntzako V. Jardunaldia.Audientzien Estimulazio Berritzailea

2019ko azaroak 7, 09:30etatik 16:00etara (bazkaria barne), Romo Kultur Etxean. 

KARRASKAN – Kulturaren berrikuntza. Berrikuntzaren kultura

Ikus-entzuleek zein toki hartzen dute kultura eta sorkuntza proiektuetan? Publiko berriak sortzeko espaziorik ba al dago? Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko estrategiarik eraginkorrenak zein dira? Zein betebehar dauka berrikuntzak horretan? Eta haiek zein betebehar daukate gure berrikuntzan?

Karraskanek gai horien inguruko hausnarketa proposatzen du, erreferentziazko nazioarteko proiektuetara eta tokiko testuinguruan garatutako jardunbide onen kasuetara gerturatzeko jardunaldi batean.

Horrez bai, Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko politika eta praktiken benchmarkinga txostena ezagutzeko aukera izango dugu Karraskani lotutako Cultumetría, Kultiba eta Teklak erakundeen eskutik.

Ekintza irekia, aurrez aurretik izena eman behar da.


fESSta

2019Ko azaroak 8 eta 9, Ensanche merkatuan (Bilbao).

REAS Euskadi.

Aurten azoka FESTA bihurtuko da!Krisian dagoen eta gero eta distopikoagoa den eszenarioaren aurrean, Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) gizarteari eskaintzeko hainbat aukera erreal eta itxaropentsu eskaintzen dituela ospatzen da.Ekonomia bizitzaren zerbitzura jartzen duten proposamen ugari ezagutzeko aukera.Hainbat gauzen artean, ColaBoraBoratik zenbait ekintzekin parte hartzen dute, zeinen bidez elkarrekin pentsatu etorkizuneko aukerak permakulturan oinarrituz.

Ekintza irekia.


URBANBATfest 2019 Hiriak eta zaintzak

Urriak 24 eta azaroak 22 bitartean, Bilbon.

Bilboko Arkitektura, hirigintza eta gizarte berrikuntza jaialdiaren 8. edizioa.Arkitekturak eta hiri-diseinuak pertsonen eta hiriaren zaintzan duen eragina esploratzera bideratutako kultura-jarduerez betetako egitaraua.


LABAIRU EXPRESS. Arkeofuturologia diseinutik

2019Ko azaroak 20 Labairu auzoko (Bilbo) zenbait lekutan.

EIDE, KARRASKAN, Wikitoki

Labairu auzoaren eta etorkizunaren arteko ate dimentsionala.Ibilbide gogoetatsua, diseinua eta sorkuntza praktikatzeko zenbait modu batzen dituena.Lau geltoki zeharkatzen dituen express bidaia. Hasiera, gaitasun pertsonalak prototipatzea, ondoren etorkizunerako desira eta itxaropenak xuxurlatzea, besteekin lan egiteko funtsezko osagaiak prestatzea eta lankidetza hori eraginkorra izan dadin eszenatokiak asmatzea. Trans espazioa, tailer-estudioaren eta tailer-workshoparen artekoa.Desberdinen artean elkartzeko eta elkarrekin aritzeko eta diseinatzeko txartela.

Ekintza irekia, beharrezkoa izena ematea (15 parte-hartzaile).


Bizkaiko mugimendu lesbofeministaren denbora-lerroa erakusketa Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministentzat

2019ko azaroak 1 eta 2 (egun oso)

Histeria Kolektiboa

Ekintza irekia

Bizkaiko mugimendu lesbofeministaren denbora-lerroa proiektuak mugimendu lesbofeministaren historia biltzen du 70ko hamarkadatik aurrera bere gertaera artistiko gogoangarrien bidez. Puro Bollo 2018 arte eszeniko bollofeministen jaialdiaz geroztik sortu zen.

Zeintzuk dira kolektibotik sortutako imajinarioak? Zein tresna artistikoen bidez? Nola zabaldu dira diskurtso lesbofeministak sormenezko adierazpenen bidez?


Bizkaiko Kooperatiba Txikien IV. Topaketa

Bilborock

Azaroak 19, asteartea 9:00etatik 13:00ak arte

GORATUZ, Bizkaiko Kooperatiba Txikien Sarea.

Bizkaiko Kooperatiba Txikien arteko kolaborazioa eta kooperazioa sustatzeko jardunaldia, zeinen helburuak urte honetan hurrengo honetan zentratu dira: Bizkaiko kooperatiba txikien sustapenean, haien arteko erlazioen bulkadan eta hauen adibideen bitarteko adierazpenean maila desberdinetatik, legezkoa, sozio-ekonomikoa eta esperientziazkoa.

Horretarako, haien esperientziak maila desbardin bakoitzetik kontatuko dizkiguten gonbidatuak izango ditugu. Horren ostean kooperatiben arteko kolaborazio eta lankidetzari buruzko jarduera praktiko bat egingo dugu. Jardunaldiaren amaieran “catering” baten laguntzaz bertaratutakoen arteko erlazioak indartu eta networking-ari bide emango zaio.

Publikoari irekitako jarduera inskripzioraen bidez.


Lankidetzaren azpitestuak tailerra Meri Salazar Riañoren eskutik

Graner (Bartzelona)

2019ko azaroak 21-23 

Lankidetza eta bitartekotza organismo bizietan gertatzen diren prozesuak dira. Sinergiak ez dira edukitzen eta eraginkortasuna transakzioaren menpe dago. Zeintzuk dira prozesu horiek burutzeko beharrezko baldintzak? Gauden sare profesionaletan, jarduten dugun proiektu artistikoetan organismo bizidunak garen legez. Zer eta nola egiten dugu lan elkarrekin eta zeren alde egiten dugu? Nondik? Tira, azpitestuak kontatuko ditugu. Zer dago elkarrekin lan egitearen eta bitartekotzaren azpian?

Ekintza irekia.


Montera34 Bartzelonako Sharing Cities Summitaren datu eta plataforma turistikoei buruzko mahai-inguruan

Bartzelona, 2019Ko azaroak 20, 9:30etan

Sharing Cities Action

Bartzelonako Sharing Cities Summitaren datu eta plataforma turistikoei buruzko mahai-inguruan (City sovereignty and Data policies. Special focus on Tourism Platforms) parte hartuko du Montera34 Pablo Reyk Albert Eefting (Amsterdam City Hall), Barcelona City Hall, Viena City Hall, Murray Cox & Malikia Johnson (Inside Airbnb), Lorenzo Vidal (CIDOB) eta Jules Wilsonekin (UOC) batera. Montera34k era hartuko du parte. 
Smart City Expo World Congress-rako sarrera beharrezkoa.


C de España. Un manual para entender la corrupción liburuaren aurkezpena. Madrilen

2019ko azaroak 22, 19:00etan

Montera34

Gidaliburu hau aurkezten dugu. Bere asmoa da azken bi mendetan Espainian ustelkeriaren haztegia zein izan den azaltzea da. Idazleak ikerketa proiektu-liburu honen, datu-irekieraren eta ustelkeriaren monitorizazioaren inguruan arituko dira. Badakigu honetan bakarrik ez gaudela, aliatu bila gaude.

Ekintza irekia.


V ESCOLA PRIMAVERA 2019 segimendua

2019Ko abenduak 2 Sala de Conferències de PalmaActivan (Palma Mallorcakoa).

Conselleria d’ Afers Socials i Esports del Govern Illes Balears.

La Escola de Primavera de Serveis Socialsek (2019ko apirilean) esku-hartze sozialeko langileei proposatu zien ikuspuntu erlazionala euren praktikan sartzea.
Esperientzia bizia izan zen, zeinean lan-ildoak proiektatu ziren eta konpromiso pertsonal zein sozialak ezarri ziren.
Egitekoan aurrera egiteko unea da. Era berean, informazio-, balorazio- eta orientazio-zerbitzuak diseinatu behar ditugu, gizarte-zerbitzuen sistema publikorako sarbidea dira eta.

Illes Balearsen gizarte-zerbitzuen profesionaletara zuzendutako lan-saia, ColaBoraBorak eta Asier Gallastegik eskainitakoa.


Datu irekiak eta hiritarrak. Tabakalera

2019ko azaroaren 13-15.

CICC Tabakalera, Hirikilabs, Irekia Eusko Jaurlaritza, Deustuko Universitatea eta Montera34

“Datu irekiak eta hiritartasuna” jardunaldiak datu irekien inguruan lan egiten duten erakundeen eta proiektuen arteko esperientziak eta lankidetza-moduak ezagutzeko topagune eta lan-gune bat dira. Topaketa, hainbat erakundek datu irekien bidez eskaintzen duten informazioa maila ezberdinean erabiltzen dituzten proiektu herritarren inguruan lan egiteko konferentzia ziklo eta gune praktikoa izango da. Gainera, jardunaldiek gobernu irekiari lotutako nazioarteko ekimenetan azken hilabeteetan egindako aurrerapenak eta informazio irekiera aukerak aurkeztuko dituzte.

Ekintza irekia.

Wikitokerren jardunaldiak – Azaroak 2019

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *