Kazetaritza Feministari Buruzko I. Biltzarra, ehotzen diren sareak

Feminismoa, gai gisa, agenda mediatikoetan sartu da, baina horrek ez du esan nahi hedabideek genero ikuspuntua hartu izana. Kontatzeko moduak, protagonistak erakusteko moduak edo berria zer den erabakitzen dutenak ez dira asko aldatu. Era berean, gero eta kazetari sare gehiago daude estereotipoak apurtzeko eta komunikatzeko beste moduak ezagutarazteko borrokatzen dutenak.

Pikarak Bilbon urriak 9an eta 10ean antolatutako Kazetaritza Feministari Buruzko I. Biltzarra antolatu zuen. Biltzarrak komunikatzaile asko batu zituen, zeinek hainbat lekutatik lan egiten duten genero ikuspuntua hedabideetan sartzeko. Topaketari esker ikaskuntzak, zalantzak eta erronkak partekatu genituen. Wikitoki topaketan lagundu zuen.

Las Precursoras, Katea ez da eten

Hedabideek komunikazio feminista zer zen ezta pentsatzen ez zutenean bide ireki zuten kazetariei zuzendutako mahairekin hasi zen biltzarra. Mertxe Arratibelek, Andra aldizkariaren koordinatzaileak; Frida aldizkariaren zuzendariak, Maylin Vergarak eta Arantzazu Zugastik, Emakunde aldizkariaren koordinatzaileak hamarkada baino gehiagoz, parte hartu zuten.

Andra, «Euskal Herriko emakumeen lehenengo egunkaria», 2000. urteko abenduan argitaratu zen eta 4 urtez kioskoetan eta harpidetzapean banatu zen. Proiektua emakume kazetari taldearen lana izan zen, zeinek dirua jarri zuten existitzen ez zen zerbait sortzeko, emakumeek zuzendutako eta idatzitako hedabide independente eta feminista. «Hedabideetan emakumeak nola aurkezten zituzten ikustearen haserretik sortu zen», azaldu zuen Mertxe Arratibelek, «ikusi genuen hedabideetatik ezin zela aldatu; hortaz, gurea egitea erabaki genuen». Finantzazio faltaren ondorioz, 2004an itxi zen, baina orain proiektua abian jarri da berriro formatu digitalean.

Aldi horretan Frida ere sortu zen, Kahlomedia publizitate arduratsuko agentziak sortutako aldizkari feminista. Bere lehen alean, 2005ean, Frida honela aurkeztu zen: «Emakumeak publizitate-produktu gisa erakusten duten argitalpenen aurrean, Fridak foru dialektikoa irekitzeko asmoa da, zeinean emakumeak bere balioa erakusteko aukera izan dezan». Maylin Vergarak, Kahlomediaren zuzendariak, biltzarrean azaldu zuen bezala, «emakumeei heldu nahi genien komunikazio desberdin batekin, ez ginen borrakalriak baina hizkuntza aldatzeko jarduten genuen». Frida 2009an desagertu zen, finantzaketa falta zela eta ere.

Emakunde, Emakumearen Euskal Institutuaren aldizkaria izan zen beste aitzindarietako bat. Argitalpena 1989an jai zen, noiz «hesi asko bota behar ziren», Arantzazu Zugaztik azaldu zuen bezala. Tirada bakoitzak 20 000 ale zituen eta bere lorpen nagusietako bat izan zen emakumeak zeuden lekuetara heltzea, osasun zentroetan, eskoletan, unibertsitateetan eta ile-apaindegietan ere banatu zen. «Mezu feminista transmititu nahi genuen, emakume guztiei hel zedin» azaldu zuen Zugastik, «Holarekin lehian geunden; hortaz, erakargarria izan behar zuen ere».

Hiru kazetariek partekatu zuten bezala, harrezkero zentzu askotan aurrera egin da, baina ez guztietan.

«Kontzientzia feminista gehiago dago, baina informazioa partziala izaten jarraitzen du eta emakumeek hedabide konbentzionaletan askoz espazio gutxiago izaten jarraitzen dute», Mertxe Arratibelek.

Lekutik baina sarean

Biltzarraren bigarren mahaia emakume kazetarien sareetara zuzendu zen, Red Internacional de Periodistas Con Visión de Género-aren Lola Fernández Palenzuelarekin, Asociación de Periodistas Feministas de Castilla y León-en Ana Gaiterorekin eta Eragingune Feministaren Maite Asensio Lozanorekin.

Asociación de Periodistas Feministas de Castilla y León elkartea 2017an jaio zen. «Gutxi daramagu, baina guztiok daukagu ibilbide luzea komunikazio feministaren aldeko borrokan», azaldu zuen Ana Gaiterok, «komunikazio-kabinetetan, hedabideetan eta erakundeetan eragina izan nahi dugu». Red Internacional de Periodistas con Visión de Género sarea 2004an sortu zen antzeko helburuarekin, «emakumeen kontrako biolentziak askotarikoak dira eta mezu horiek lan egiten dugun hedabideetatik datoz», adierazi zuen Lola Fernándezek. Sarearen helburua da feminismoa genero ikuspuntutik sustatzea hedabideetan lan egiten duten eta 35 herrialdetan dauden kazetarien ahotsaren bidez. «Agenda mediatikoa behetik aldatu behar da».

Mahaian Eragingune Feminista elkartearen Maite Asensiok ere hartu zuen parte. Elkartea mugimendu feministaren eragin politikoa handitzeko nahiarekin jaio zen. Erakundean komunikazioaz arduratzen den taldea dago. Bertan, ikuspuntu feminista sustatzera bideratuta dauden debateak eta ekimenak irekitzen saiatzen dira.

Lantzen ari diren kontuetako bat da emakumeen parte-hartze falta hedabideen debate eta solasaldietan. Maite Asensiok azaldu zuen bezala, ulergarria da askok espazio hauetan parte hartu nahi ez izatea mekanismo patriarkalei ihardesten dieten hainbat formatu eta estilo dituztenean, «hierarkiek, irudi maskulinoek eta gizonetara bideratutako agenda mediatikoak guk parte hartu nahi izatea oztopatzen dute».

Adierazpen-askatasuna botere iturri gisa

Berri-agentzien papera: ​Amecopress, Presentes​ eta CIMAC. Moderatzailea: Irantzu Varela. Argazkia: Pikara.

Kazetaritza Feministari buruzko biltzarrean berri-agentziei zuzendutako mahaia egon zen ere. María San Domínguezek Presentes agentzia aurkeztu zuen. Sexu-aniztasunaren gaurkotasuna diskriminazioari aurka egiteko modu gisaren berri ematera bideratuta dago Presentes. Presentes-ek egoitza dauka Argentinan, Uruguain, Txilen, Paraguain, Perun, Mexikon, Hondurasen, El Salvadorren eta Guatemalan.

María Sanzek azaldu zuen moduan, LGBTI kazetaritza sustatzea oso garrantzitsua da, egunero gorroto krimenak gauzatzen baitira eta hedabideek euren diskurtsoekin biolentzia hori betikotzen laguntzen baitute. Kazetariak Soledad Fernándezen ereduan eman zuen. Soledad badirela egun gutxi erail zuten Mexikon: «’Trabesti guda mugan’ eta tankerako tituluak agertu ziren eta hedabideek bera gizonezkotzat hartzen zuten; hortaz, diskriminazioa betikotu zuten».

Latinoamerikan egunero LGBTI kolektiboetako lau pertsona erailtzen dituzte gorroto krimenen ondorioz eta herrialde hauetan euren bizi-itxaropena 40 urte azpitik dago. «Biolentzia esplizituen biktimak dira, baina prekarietatera eta bazterketara daramatzaten beste hainbaten biktimak ere», azaldu zuen Presentes-en kazetariak.

Mahaian AMECOPressen zuzendaria, Cristina Pérez, egon zen ere. Agentzia hori, AMECO elkartetik sortu zena, genero ikuspuntutik kazetaritza-informazioa egiten eta prestatzean aditua da. Agenda mediatikoan normalean komunikabideetan agertzen ez diren gaiak, protagonistak eta ikuspuntuak sartzeko ahalegina egiten dute.

Azkenik, ibilbide luzeena duen berri-agentzia feministak hartu zuen parte, CIMACek, 1988an Mexikon sortu zena. «Orain dela 30 urtez, aldadu al dira gauzak? Bai eta ez», azaldu zuen CIMACeko Cirenani Ixtoj, «emakumeen eskubideen aldeko bolada dago, baina datuei erreparatzen badiezu, desberdintasun handiak daude oraindik». Kazetariak zenbait eredu eman zituen: Mexikon emakumeak 100 berrietatik 24tan baino ez dira azaltzen eta genero-marka duten biolentziak errepikatzen dira, bai kazetariei egindako erasoetan bai lan egoera ezegonkorretan.

«Ez dago genero ikuspunturik ustezko kazetaritza-objektibitatean», Cirena Ixtoj.

Feminismotik intersekzionalitatera

Hedabide feministak: ​Klitto!​,​ Amazonas, La Poderío​ eta ​Pikara Magazine. Moderatzailea: Emi Arias. Argazkia: Pikara.

Biltzarrean Klitto!, La Poderío, Amazonas eta Pikara Magazina hedabide feministek ere hartu zuten parte eta bakoitzak euren esperientziak, ikaskuntzak eta erronkak partekatu zituen. Antonia Ceballosek La Poderíoz hitz egin zuen. La Poderío aldizkari feminista eta aldarrikatzailea da, komunikabideetan gutxietsitako istorioak azalarazten saiatzen dena. Nazaret Castrok eta Carmen Figueirak Amazonas aurkeztu zuten, Brasilgo, Argentinako, Ekuadorreko, Nikaraguako eta Espainiako emakumeek egindako aldizkaria; eta Ana Iruretagoyenak Klitto Digitalari buruz hitz egin zuen, Euskal Herritik ikuspuntu feminista aldarrikatzen duen hedabidea.

Pikaratik, Mari Ángeles Fernándezek hartu zuen parte. Berak ia 10 urteko ibilbidearen ondoren aldizkariak duen zenbait erronka partekatu zituen. Píkarako kazetarien arabera, garrantzitsuenetako bat da ikuspuntu feministatik intersekzionalitatera igarotzea, ikuspuntuan okertasunak baitaude eta «gizonezkoez eta emakumezkoez» hitz egitean pertsona asko kanpoan geratzen baitira.

Laura Fernández.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *