Ekintzaren informazioa
Zer: Civicwise eta Volumes-en aurkezpena
Lekua: Wikitoki
Ordua: 19:00
Hasiera data: 24/Jun/2015
Ekintza mota:
Antolatzailea: Zaramari
Parteartzaileak: 15

Pasa den Ekainaren 24an online elkarrizketa izan genuen Doménico Di Sienarekin; arkitekturaren eta hirigintzaren mundua komunikazioaren eta teknologia berrien munduarekin konektatzen duten sistema hibridoak esperimentatzen eta garatzen dituen arkitekto, urbanista eta ikertzailea da Di Siena.

Une honetan Parisen laguntzaile gisa lantzen ari den Co-Working proiektu berriari buruz hitz egin genuen Doménicorekin. VOLUMES du izena, berezko nortasuna duen leku bat, coworking-espazio bat, sukalde bat eta maker-spaces eta fablab ereduetan oinarritutako fabrikazio digitaleko gune bat biltzen dituena. VOLUMESek lan-giro produktiboa, adeitsua eta erakargarria eskaintzea du helburu, eta gune horretan sormenak eta espiritu irekiak diziplina desberdinen artean dauden hesiak ezabatzeko aukera ematen dute.

VOLUMES


Doménicok, era berean, CivicWise, ahalduntze zibikoa eta hirigintza parte-hartzailea sustatzen duen komunitate/plataforma aurkeztu zigun. CIvicWisek antolaketa-eredu irekia, glokala eta banatua sustatzen du. Irekia da, edozeinek plataforman parte har dezakeelako eta hasieratik protagonista izan daitekeelako; glokala da, maila globalean jakintza- eta esperientzia-trukea sustatzen duelako, eta hori toki-izaerako ekintzetan zehazten delako; banatua da, proiektuaren gobernantza independenteak eta autonomiadunak diren zirkulu lokal eta tematikoen sistema bat oinarritzat hartuz egituratzen delako.

Home


Proiektu mota horrek nola laguntzen du elkarbizitzarako gune alternatiboak eraikitzen? Ba al dute loturarik ALTEROTOPIA ideiarekin?

Civicwise eta Volumes-en aurkezpena