Ekintzaren informazioa
Zer: BIDERATZE FORMAKUNTZA
Lekua: WIKITOKI
Ordua: Ostiralak 16:00-21:00 Larunbatak 9:00-14:00/15:30-20:30
Hasiera data: 25/Oct/2019
Bukaera data: 16/May/2020
Ekintza mota:
Antolatzailea: Lakabe. IIFACEren akreditazioarekin

PROZESU KOLEKTIBOEI BEGIRA Oinarrizko Maila Bilbon 2019/2020

Elkarrekiko bizimodua arlo desberdinetan bizitzen da: talde-lanean, taldeetan, enpresetan edota kooperatibetan. Elkarrekin erabakiak hartzea. Denak dira garen gizarte errealitatearen adierazgarriak..

Talde, elkarte edota kooperatiba askok egoera zailetan sartuta ikusten dute euren burua: Desadostasunak, tentsioak, haserrekuntzak eta abar; eta gogoan hartzen dugu baliabideak falta zaizkigula egoera horiei erantzuteko eta “desberdina den zeozer” egiteko, hau da, irtenbide hobe eta egokiagoetara eramango gaituztenak, gizateriak gugandik behar duena eskainita.

Horrexegatik gaur egun taldeek “errazteko” tresna edo baliabidera jotzen dute, hau da, taldeei lagunduko dien balioko bitarteko bat euren proiektuak aurrera ateratzeko, proiektu hori osatzen duten pertsonen erritmoak errespetatuz, eta helburu argi, lorgarri eta erkagarriei erantzunez

Nortzuk dira hartzaileak:

Prestakuntza hau taldeetan bizi edota lan egiten duten eta hori egiteko proiektua duten pertsonentzat da.

Prestakuntza hau boterearen, lidergoaren eta parte-hartzearen arloak garatzen diten prozesuak modu orokor edo globalean ulertzera bideratuta dago. Baita erabakiak hartzea, komunikazioa eta informazioaren antolaketa erraztu ahal duten prozesu eta dinamikak ere.

Nortzuk dira irakasleak:

Clara Ruiz de Gauna, Pierre François, Mabel Cañada

GAIAK ETA EGUTEGIA:

  1. Kolektiboa dena aztertu. Talde-espazioari erreparatu, bere mugak, bere ahalmenak; zer tresna behar dugun eta zer prozesu biziko dugun. 2019KO urriak 25 eta 26.
  2. Proiektuaren kudeaketa. Talde antolaketaren sistemak, lidergoak, rolak eta taldearen funtzioak. 2019ko azaroak 15 eta 16.
  3. Komunikazioa, elkarrizketarako trebetasuna. Komunikazioa, komunikazio ez biolentoa. Entzutea. Feedback-a. Gizakiei eta taldeei arreta eskaintzea entzunak izateko duten beharrizan horretan; eta erraz eta argi entzutea esaten zailak diren gauzak. 2019ko abenduak 20 eta 21.
  4. Egitura, kolektiboa denaren euskarria. Zer funtzio duen talde egiturak, erabakiak hartzea, akordioak, arauak, mugak. 2020ko urtarrilak 24 eta 25.
  5. Alde emozionala. Emozioen funtzioa ulertzea, geureena eta inoren emozioena; zer esaten didan niri, zer beste bati, zer dagokion taldeari, gure egituran zer dagoen arriskuan eta zer aldatu behar. 2020ko otsailak 14 eta 15.
  6. Gatazkaren ahalmena. Taldearen eremuan jartzea gatazkak, arazoak eta antzekoak; zelan ekidin gatazkakhaztea, zelan prebenitu eta zelan kudeatu taldean behin sortuta daudenean. 2020ko martxoak 13 eta 14.
  7. Talde-azterketa. Trebetasunak geureganatzea talde eta kolektiboen barruan bidek urratzeko, taldeak eskaintzen duen jakituria geureganatzeko. 2020ko apirilak 17 eta 18.
  8. Hautazkoa.. Aurrerago zehaztuko da. 2020ko Maiatzak 15 eta 16.

Informazio gehiago: lakabekurtsoak@gmail.com 671-626948 Idoia

BIDERATZE FORMAKUNTZA

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *