Yolanda Reclusa Esnotz
- Website
- vimeo.com
- yolanda_reclusa
- yolanda-reclusa
- Profile
Ikus-entzunezkotan lizentziatu nintzen Bilboko Arte Ederren fakultatean. Urte batzuk geroago, New York for Social Research, Global Village, unibertsitatera joan nintzen telebista errealizadore gisa trebatzeko. Nire jarduera profesionala erreportari grafiko, ENG Electronic News Gathering, gisa hasi nuen TV3 Kataluniako telebistan. Sei urtez Euskadiko errealitate politikoa irudikatu nuen. Esperientzia horren eragin handia izan zuen jardunbidearen eta bizitza politikoaren dudan ikuspegian. Materialarekin egin nuen bideoarteko lan bat daukat: “I wish you were here to see it”.
Telebista pribatuak jaio zirenean, Antena 3TV fundazioan lanean hasi nintzen ENG taldeen prestatzaile lanetan eta berri-errealizadore moduan. Hamarkada bat baino gehiago eman dut politikaren eta gizartearen gaurkotasunareninguruko programak eta ekitaldiak egiten Madrildik. Telebista-programak diseinatzeko eta emateko nazioarteko urteko ekitalditara joan naiz, Promaxera Estatu Batuetan eta IBC-ra Europan, adibidez. Beste herrialdetako telebistekin elkarlanean aritu naiz: RTL Alemania eta SIC Portugal.