Wikitokerren jardunaldiak – Abenduak 2018

Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak:

“Hacking the System” Kongresua. Parte-hartzaileak: “Nola  bihurtu hacker”, ColaBoraBora eta “Jokabideak Hackeatzen”, Saioa Olmo

Kartografiatu zaitez! Hiri kartografia tailerra

“Identitate Okerrak” Tailerra, Saioa Olmoren eskutik, Feministaldia 2018ren barrua

3. Saio Irekia: “Imajinatu Torrelavegako Parkea” parte-hartze prozesua!

Workshopa Inma Serranorekin

 

“Hacking the System” Kongresua. Parte-hartzaileak: “Nola  bihurtu hacker”, ColaBoraBora eta “Jokabideak Hackeatzen”, Saioa Olmo

+INFO

Abenduaren 12, Bizkaia Aretoan

EHUko AKMEKA arte-ikerketa taldea

Sistema hackeatzeko aukerari buruzko kongresua, zehazki artearen sistema. Ekarpen ugari eta ezberdinak izango dira, esaterako, María PTQK-rena, Jaime de los Ríosena, Daniel García Andujarrena, Enrike Hurtadorena, Zemos 98rena, Sound System tailerrarena… ColaBoraBorak hackeoari buruzko sasimanifestu poetiko bat eskainiko du, eta Saioa Olmok portaerak hackeatzeko aukera aztertuko du ikus-entzunezko zatiak erabiliz.

 

Kartografiatu zaitez! Hiri kartografia tailerra

+INFO

2018ko urriaren 18tik eta 20ra bitartean, Puerto del Rosario, Fuerteventura

Montera34 eta Fasebase

Datuak sortu eta biltzeko tailerra, Puerto del Rosarioko herritarren lankidetza-ehuna aztertu eta ezagutarazteko. Helburu nagusia tresnak eta espazioak, ez bakarrik digitalak, aurkitzea da, horien bitartez herritarren tokiko sarea indartu eta beste lurralde batzuekin lotzeko.

 

“Identitate Okerrak” Tailerra, Saioa Olmoren eskutik, Feministaldia 2018ren barruan

+INFO

Abenduaren 11n, 17:00etatik 20:00etara, Tabakaleran (Sortzaileen Gunea – 3. solairua)

“Artea eta Feminismoa Hezkuntzan” Lantaldea eta Plazandreok

Tailer honetan jolastu egingo dugu, okerrarekin, porrotarekin, desegokiarekin, sasikoarekin, zehaztugabearekin, sailkaezinarekin… deformearekin, informearekin, demorfearekin… Elkarri kontuak kontatu eta gure burua eraberritu eta aldarrikatuko dugu; gu geu izango gara, kanpotik ezarritako estereotipo ideal eta arautuei muzin eginez. Horretarako, teknika performatibo leunak erabiliko ditugu, irrazionalaren, absurdoaren eta gertagaitzaren bitartez zentzumenak astindu eta imajinarioak zabaltzeko.

 

3. Saio Irekia: “Imajinatu Torrelavegako Parkea” parte-hartze prozesua!

+INFO

Abenduaren 1ean, 10:30etik 13:30era, Vicente Trueba Polikiroldegia. Konstituzio Etorbidea 9, Torrelavega

PezEstudio Torrelavegako Udaleko Ingurune eta Osasun Publikoaren atalarekin

Manuel Barquín parkea ardatz duen “Imajinatu Torrelavegako Parkea” parte-hartze prozesuaren hirugarren eta azken saioa dugu hau. Fase honetan, lan-saio publiko eta inkesten bitartez herritarrek proposatu dituzten ideiak bilduko dira. Emaitzetatik abiatuz, aurre zirriborro teknikoa osatuko da parkea bere osotasunean berritzeko asmoz. Saio honen helburua dekalogo bat osatzea da, esku hartzearen lerro estrategikoak aho bateko adostasunarekin zehaztuko dituena.

 

Workshopa Inma Serranorekin

+INFO

2019ko urtarrilaren 5ean, larunbata, Wikitokin

Dibujatolrato

Imna Serrano ilustratzaile aparta Bilbora dator, eta primerako workshopa eskainiko digu. Tailerra bi saiotan banatuko da: lehenengoa goizez izango da (4 ordu), eta giza gorputz  marrazketa landuko da; bigarrena, arratsaldez (4 ordu), urbansketch edo kale marrazki saioa izango da. Tailerraren prezioa: 18€ dibujatolrato taldeko kideentzat, eta 25€ kanpoko jendearentzat.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *