Wikitokerren jardunaldiak – Uztailak 2018
Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak
What if…? Etorkizuna orainalditik iragartzen, Colaborabora
Clown lantegia, Histeria Kolektiboa
Blessy,pertsonen salerosketari buruzko dokumentala, Histeria Kolektiboa
Herri ekimenen topaketa gardentasunaren alde + eskola segregazioa bisualizatzeko lantegia, Montera34
Denon artean ‘Minbiziaren gaineko jakinduria bilduma’ osatzen, Josunene
What if…? Etorkizuna orainalditik iragartzen, ColaBoraBora blogZAC-en
Zaragoza Activa-ren blogarentzat koordinatu dugun What if…? atala amaierara heldu da 18 hilabeteren ondoren. Etorkizunari begira, espekulazioak. Baliteke egi eta desiragarri bihurtzea baldin eta orainaldiaren arrakaletan elkartu, eta denok batera gure asmoak finkatzea lortzen badugu. Praktika onak, fikzioak, baliabideak, subjektibitate berriak, ibilbide posibleak… Osorik hartuta, oso baliagarria. Eta banan-banan, ziur gaude aurkituko duzula une honetan zuretzat aproposa den bat.
Clown lantegia, Histeria Kolektiboa
Bilbon, uztailaren 7an eta 8an
Emozioek ba al dute generorik? Eta gauzek? Eta komikotasunak, generorik al du? Galdera horietatik abiatuz eta ikuspuntu ludiko batekin, genero estereotipo eta rolak desegingo ditugu clownaren bitartez. Horretarako, jolasean eta inprobisazioan oinarritutako hainbat antzerki teknika erabiliko ditugu.
Blessy,pertsonen salerosketari buruzko dokumentala, Histeria Kolektiboa
Bilbon, uztailaren 5ean, 20:00etan
Blessy, 35 urteko emakumea, pertsonen salerosketaren biktima izan da. Dokumentalak Blessyren bizitzara hurbilduko gaitu eta beste hainbat emakumerena izan zitekeela erakutsiko digu.
Herri ekimenen topaketa gardentasunaren alde + eskola segregazioa bisualizatzeko lantegia, Summerlab’18
Montera34
2018ko uztailaren 11tik 14ra. Hirikilabs, Tabakalera, Donostia-San Sebastián
Hirikilabs-ek antolatutako Summerlab’18-aren baitan, Montera34-k datuen kudeaketari buruzko topaketa bat proposatzen du. Espazio berezi bat prestatu dugu, eta bertan eragileak eta ekimenak batuko dira: administrazioko ordezkariak, beste erakunde batzuetakoak eta hiritarrak. Aldi berean, eskola segregazioa jorratuko dugu “ekin lanari” lantegian. Eman izena!
Denon artean ‘Minbiziaren gaineko jakinduria bilduma’ osatzen
Uztailak 17-19 l Arnau de Vilanova Unibertsitate Ospitalea eta Centre d’art lapanera, Lleida (Katalunia)
‘Radiació +++’ proiektuak arte garaikidea hurbiltzen du ospitaletara. Onkologia Erradioterapikoaren unitatearen laguntzarekin, adierazpen bide bat eskaintzen diete eriei, euren senideei eta osasun-langileei. Josune Urrutia Asuak, bere ‘Breve diccionario enciclopédico ilustrado de MI cáncer’ liburutik abiatuz, 3 lantegi dinamizatuko ditu denon artean ‘Minbiziaren gaineko jakinduria bilduma’ osatzeko.