< Jardueretara itzuli

Irailak 27 (osteguna) – Zer da Kontaketa Grafiko Feminista

Susana Carramiñana, Janire Orduna eta Bea Apariciok azken bi urtean landu duten proiektua aurkeztuko dute Wikitokin:

Metodologia aitzindari bat sortu dute kritika feminista eta kontaketa grafikoa uztartuz.

Wikitokin bizi den Dibujatolrato taldean ezagutu zuten elkar. Talde horrek kontaketa grafikoari eta marrazketa sozialari buruzko tailerrak antolatu zituen, Carla Boserman eta Damien Roudeau-ren parte-hartzearekin.

Hori izan zen pizgarria; tailer horiek elkartzeko bultzada emango zien, eta Kontaketa Grafikoa “delakoak” eskaintzen zituen aukerak ikertzen hasiko ziren, baina begirada feminista batetik.

Harrezkero, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza bat jaso dute, Ikertu modalitatearen baitan, eta Femgarabat kolektiboa osatu dute.

Hitzaldi honetan, euren proiektua aurkeztu, egindako ikerketen emaitzak plazaratu, eta emaitza horiek auzoko beste kolektibo feminista, sozial eta kulturalekin partekatuko dituzte.

Horretarako, hitzaldi ireki bat emango dute Wikitokin irailaren 27an, osteguna, 19:30ean.

Gainera beste bi prototipo aurkeztuko dituzte, San Frantzisko auzoan egin diren bi proiektu feministekin lotutakoak: Vecinas, Andrea Momoitio eta Histeria Kolektiboa, eta Ellas, Ainhoa Resano eta Savina Lafita.

Horiek denak, proiektuan lagundu dutenekin batera, aurkezpenean izango dira zuei KGFari buruzko nondik norakoak lehen pertsonan kontatzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *