WIKIKRAZIA ::: Transferentziarako materiala
2023an, bost urte bete genituen Wikitokiren oraingo gobernantza-ereduarekin (Wikikraziarekin) esperimentatzen. Eta, aldian behin bisita egiten diguten entitateei ikasitakoa ahoz helarazteaz gainera, esperientzia ebaluatu, laburbildu eta partekatu behar genuela erabaki genuen.
2024ko martxoan, iLab laborategiak, beste ekimen batzuekin batera, Wikikrazia hautatu zuen parte-hartzearen eremuko esperientziak eta ikaskuntzak transferituko zituzten ekintzak abiatzeko. Horrek asko animatu gintuen, eta lan-prozesu produktibo bat planifikatzera eta bertan murgiltzera bultzatu.
Orain, zuekin partekatu nahi ditugu lanean emandako hilabeteotako emaitzak. Lan hori REAS Euskadirekin elkarlanean egin dugu, eta ekonomia sozial eta solidarioaren arloko entitateen laguntza eta kontrastea jaso ditugu.
Parte hartu nahi baduzu, Ekonopolora etorri! Arazoak 28, 12:00etan, zuen zain gaude!
Hamaiketako partekatuko dugu, lan prozesua aurkeztuko dugu, inprimatutako materiala oparituko dugu, zalantzak argituko ditugu eta iruzkinak eskertuko ditugu.
Mesedez, etortzekoa bazara, jakinarazi esteka honetan. Horrela, edukiera eta hamaiketakoa kalkulatu ahal izango ditugu! 😉
Sarrera irekia edukiera bete arte.
Wikikraziaren transferentzia prozesuari buruzko informazio gehiago.