< Jardueretara itzuli

Sound Techxturesen Performancea

2021eko azaroan, Sound Techxtures proiektua martxan jarri zen WIkirikiren deialdian hautatua izan ondoren. Sound Techxtures Jose Javier Salutregui Paciosek, Arte Ederretan eta Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziatua den artistak, plazaratutako proposamena da.

Oraingo honetan, Javierrek, zaborrean arreta jarriz, ekoiztearen eta kontsumitzearen kontzeptuak landu ditu. Hondakinak, nola elikatzen garen, erosten ditugun produktuekin nola erlazionatzen garen eta produktu horiek nola kontsumitzen ditugun irudikatzen dute, hori dela eta, haiekiko begirada kritiko batek perspektiba berri bat ekar ditzakegu, botatzen dugun horrekin zer-nolako erantzukizuna dugun zalantzan jartzeko. Javierrek, musika eta soinu esperimentala gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzearen ideia ekarri zuen Wikitokira eta horrekin egon da lanean.

Sound Techxtures Wikitoki inguratzen dituzten hiru auzoetan murgildu da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala, bakoitzean zer zabor mota dagoen aztertzeko eta erregistratzeko. Javierrek material desberdinak sailkatu eta jaso ditu, batez ere audioa irudiaren aurrean lehenetsiz, eta, horrela, hondakinen sonoritatea nagusituz. Informazio horretan interesa izatekotan fitxategi horietara sartu ahal zara archive.org plataforman.

Prozesu honetan, Javierrek bere entzumena findu du eta zaborra entzutean ikas dezagukeenaz ohitu da. Datorren otsailaren 24an, Javierrek Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabaleko soinu-aztarnak publikora hurbilduko dituen performancea egingo du Wikitokin. Ekitaldi honetan, Javierrek Sound Techxturesen prozesua eta ondorioak partekatzeko tartea izango du ere.

+info