PARKEZ LAB. Aurkezpen irekia
Parkez Lab hirietako espaloiak eta kaleak hobetzeko lankidetzan diseinatzeko laborategia da. Bilbo Zaharrean, San Frantzisko eta Zabalako auzoetan esperientzia pilotu gisa garatuko dugun proiektua.
Publikoari irekitako saio honetan “PARKEZ” hiri espaloiaren hedapen eta esku-hartzeen sistema modularra aurkeztuko dugu. Sistema hau tokiko Behark arkitektura estudioak diseinatu du. Hirian azkar, modu iraunkorrean eta alderantzikatuan esku-hartzeko aukera ematen du (lekua probatu eta beste toki batean muntatzeko aukera ematen du).
Halaber, PARKEZ sistemaren antzeko nazioarteko esperientziak ezagutuko ditugu mota horretako interbentzioak ulertzeko eta ikusteko.