< Jardueretara itzuli

Mintegia: GABINETE DE HUMUSIDADES CULTURALES Y SEMILLAS RARAS

2021eko ekainaren 16, 17 eta 18an, BilbaoArtek «Gabinete de humusidades culturales y semillas raras» izeneko hitzaldi-zikloa izango du. Bertan, artista, ikertzaile eta arte munduko agente hauek hartuko dute parte: Oihane Sánchez, Andrea Estankona, Ane Seijas, Arturo/Fito Rodríguez, Haizea Barcenilla, Arantza Lauzirika + Natxo Rodríguez, Laura Díez, Igor Rezola, Raquel Asensi, Iker Fidalgo, Maria Muriedas, María Salazar, MawatreS + Daniel Muñoz eta Ricardo Antón.

Jarduera hau “BAGI! Bilbao Arte Gela Irekia” programaren barruan kokatzen da. Euskadiko eta Euskal Herriko arte garaikideari buruzko prestakuntza, hausnarketa, ekintza eta kritika programa, Bilboko Udalak sustatua, Bilbao Aurrera 2021 Ezohiko Planaren esparruan.

Gabinete de humusidades culturales y semillas raras Euskadiko sorkuntza garaikidearen (ez)iraunkortasunari buruzko espekulaziorako hitzaldi eta jarduera parte-hartzaileen (tailerren) ziklo gisa aurkezten da.

Proiektu honen helburua arte-sorkuntza garaikidearen inguruan sortutako eta isilbidez onartutako kultura-ereduak zalantzan jartzea da. Hori dela eta, txostengileen esperientzia eta praktika oinarri hartuta, Euskadiko ekosistema artistikoaren eta haren sortzaileen ehunaren iraunkortasun handiagoa ekarriko duten formatuei buruz espekulatzea bilatzen da.

Bertaratzeko matrikula 25 eurokoa izango da (15 eurora murriztuko da BilbaoArteko artistentzat, UPV/EHUko ikasleentzat, erretiratuentzat eta langabetuentzat). Zoom bidez parte-hartzeko aukera ere eskaintzen da, 5 euroko kostu bakarrarekin.

25 eta 30 pertsona arteko edukiera aurreikusten da. Bertaratzen direnek parte hartu izanaren egiaztagiria jasoko dute.

Programa osoa PDFn jaitsi

Inscripcion + info