< Jardueretara itzuli

LURRA PRESTATZEN TOPAKETA

Azaroaren 9an (11:00 – 18:00), larunbata, KOOP SF 34 aretoan (Bilbo) LURRA PRESTATZEN🌱 ospatuko da

Etxetik urrun bizi diren edo bizi izan diren aldaketa-eragileak bilduko dituen topaketa. Nazioarteko ezegonkortasuna eta migrazio-fluxuak areagotzen ari diren testuinguru honetan, ekimen honen helburua honakoa da: Euskal Herrian kultur ezberdinen integrazioaren eta inklusioaren erronkari heltzen dioten pertsonen eta proiektuen arteko hausnarketa eta lankidetza sustatzea. Bazkaria egongo da ekitaldi osoan zehar eta baita txikien zaintzaz arduratuko diren pertsonak ere.

☝🏽 Izena eman: https://forms.gle/vo1UvL6YqwyEe3kDA

✏️🤓 informazio gehiago?  https://eu.goteo.org/project/preparando-la-tierra