< Jardueretara itzuli

GazteKaldia gazteekin antolatzen

Bq_iW-GIQAEkjIo-1.jpg-large

Zelan bizi dute gazteek gaur egungo zurrunbiloa?
Zeintzuk dira gazteok astindu behar doguzan gaiak, orain eta hemen? Etxebizitza? Sexua? Lokalak? Lana? Dantza? Kirola? Konsumoak? Internet? Jaia? Euskerea? Ingurumena? Gizarte gaiak? Zeintzuk dira gure beharrizanak, desioak, aukerak eta erronkak?

Galdera horreei eta geste askori erantzuten saiatuteko, aliar ezagutzeko eta ondo pasteado gune ireki bat antolatzen ari gara Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak sustatutako K proiektuaren barruan. Horren antolaketa benetan parte-hartzailea izateko eta gazteen desioei benetan erantzuteko talde eragile bat sortu dugu gazteekin batera. Horretarako bilerak Wikitokin antolatu ditugu bi egun ezberdinetan:

1.-Ekainak 25. 17:00-20:00

2.-Irailak 10. 16:00-18:00

 

Zertarako?

Amankomunean ditugun gaien inguruan gazteen arteko topaketa gune bat sortzeko

Batetik gazteen eta gure taldeen eta, bestetik, erakundeen artean kolaboratzeko espazio berri bat sortzeko.
Gazteen jakin-minei erantzunak bilatzeko bitarteko bat ere izango da, norberaren eta adituen esperientzietatik abiatuta.

 

Nola?

Gazteei hitza emanez.
Gazteentzat inspiratzaileak izan daitezken joera berritzaileak eta adibideak aurkeztuz.
Dinamika partehartzaileak erabiliz.

 

 

 

One thought on “GazteKaldia gazteekin antolatzen