< Jardueretara itzuli

¡Estampan! ::: Tailerra ::: Wikiriki

Fotopolimeroarekin tanpografia tailerra eta auzoko bideozaintzari buruzko hausnarketa.

Pan-óptico proiektua sozializatzeko bigarren jardunaldi honetarako, zigiluak fotopolimeroarekin egiteko tailer txiki bat prestatu dugu. Fotopolimeroa estaldura fotosentikorra duen plaka sintetiko bat da. Horrek esan nahi du argi ultramorearen espektroari erreakzionatzen diola. Zigilu bat egiteko, fotolito bat ere behar dugu. Hau seriean erreproduzitu nahi dugun irudiarekin estaltzen duen tinta beltzezko inpresioa duen filmina gardena da. Kasu honetan, irudia negatiboan jarri behar dugu. Horrek esan
nahi du beltza izatea nahi dugun partea garden egon behar dela eta informaziorik edukitzea nahi ez dugun partea beltza egon behar dela (adibidea ikusi). Tailerrean zehatzago azalduko dugu fotolitoren lanketa.

Adibidez:

Nola erlazionatzen dira ogia, tanpografia eta bideozaintza?

Proiektu honek Michel Foucaulten Panoptismoaren kontzeptuei buruzko analogia bat egiten du. Foucaultek esan zuen gizartean diziplina sistematikoak ezartzeari lotutako gizartea garela, beraz, gure ekintzak ezarritako lege sozialekin neurtzen ditugula.
Bideozaintza iraunkor honen espektro txiki bat San Frantzisko kalean gogorekin ikusten da; hiriko sektore bideo zainduenetako bat.
Horregatik, bideozaintzari eta gure irudia babesteko eskubideari buruz hitz egitea planteatu genuen. Izan ere, teorikoki, eskubide hauek Estatu Espainolko hiru lege organikoekin eta Europako Erkidegoan bideozaintzaren arloan dagoen araudian bermatuta egon behar dira. Beraz, gure eskubide hauek aurrera eramateko, irudiaren tratamenduaren arduradunari (kasu honetan, Bilboko Udalari) eskaera batzuk egingo dizkiogu.
Komunitateari eskubide hauei buruz deia egiteko, QR kode bat duten baguette bezalako ogi poltsetan eskuz inprimatzeko gailu grafiko bat garatu dugu. Honek zenbait instruktibotara birbideratzen du, Bilboko Udalaren gardentasun-atarira herritarrek datuen arloan dituzten eskubideak ezagutzeko eta www.muchacholoco.org helbidean eskuragarri dagoen proiektuaren prozesu-bitakorari.

Zigilua proiektuaren parte izateko pentsatuta dago, dokumentu baten, erantzun baten, ebazpen baten, etab. egiazkotasuna legitimatzen duelako. Gainera, konnotazio plastikoak (dispositibo grafikoan erabilita) eta didaktikoak (proiektuaren sozializazio eta hausnarketa ekitaldietarako pentsatuta) ere baditu.
Bilboko Udalaren Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren erantzunekin batera doazen zigiluaren estanpa, gure datuen tratamenduaren arduraduna delako:

Proiektuaren gailu grafikorako Muchacho Locok egindako zigilua: