< Jardueretara itzuli

CHANGE Aldaketen truke

CHANGE Aldaketen trukea martxan jarriko da.

Eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruzko ikerketa.

Online, ESTE ESTEKA HONEN bitartez.

2019an, WIKIRIKI egonaldi bat bezala, Wikitokitik CHANGE ikerketa jarri genuen martxan. Pedro Silgueroren eskutik, eta ColaBoraBorako Ricardo Antónek koordinatuta, honako galdera hau egin genion geure buruari: «Nork egin du aldaketarako berrikuntza eta esperimentazio proiektuak finantzatzearen alde?». Baina lana ia bukatuta geneukanean, pandemia iritsi zen, eta errealitateak beste lehentasun batzuetara eraman gintuen.

Orain, 2024an, lan hura izozkailutik atera dugu, beste eragile batzuekin batera, buelta bat emateko. Eta hala sortu da CHANGE Aldaketen trukea; eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruzko ikerketa kolektiboa da, erronka eraldatzaileei ekiteko eta aldaketa prozesuei eusteko bideragarritasuna bilatzen dutenak. Modu partekatuan bultzatu dute Colaboratorio IC, KARRASKAN, REACC eta Wikitoki eragileek. Eta ikerketa garatzeko hainbat eragileren lankidetza dugu une honetan, besteak beste, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Daniel y Nina Carasso Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza.

CHANGE izenburutik bertatik hasi da jolasean aldaketa ideiaren anbibalentziarekin, txanponaren bi aldeei erreferentzia eginez: eraldatzailea eta ekonomikoa. Garatu beharreko proiektuak zein prozesuak, antolaketa egiturak zein sareak bideragarri eta iraunkor egiteko bide eta aukerak eskainiko dizkiguten finantzaketa harremanei buruz pentsatzea proposatzen du. Modu zabalean ulertutako finantzaketaz ari gara, diru baliabideen arteko trukea ez ezik bestelako baliabide eta kapital ukigarriak zein ukiezinak ere eskuragarri jartzeaz.

CHANGEk balizko eragileen espektrorik ahalik eta anitzena interpelatu nahi du; finantzaketa eskaini zein eskatzen dutenak inplikatu nahi ditu ikerketan, baita prozesuan esku hartzen duten bitarteko eragileak ere. Eta fokua, batez ere, kultura komunitarioa, herritartasun berrikuntza, ekonomia sozial eta solidarioa eta beste eremu mugakide batzuk bezalako esparruen intersekzioan jartzen dugu, transdiziplinarietate eta intersekzionalitate gakoetan (GJHak eta 2030 Agenda erreferentzia gisa hartuz).

Ikerketaren gailuetako bat enClave Parlante da, REACC Kultura Komunitarioko Espazio eta Eragileen Saretik programatzen dena. CHANGEn inguruko zenbait online saioren serie tematiko bat izango da, honako hau egiteko: kasuen aurkezpenak, gai zehatzei buruzko eztabaidak eta/edo hausnarketa kolektiboko jarduerak eta proposamenak elkarrekin diseinatzea. Lehenengo saioa uztailaren 4an izango da, osteguna, 17:30etik 19:00etara. Hainbat xede izango ditugu, besteak beste, CHANGE esparrua eta bere helburuak aurkeztea, esperientzia batzuk ezagutzea, abiatzeko zenbait galdera geure buruari elkarrekin egitea eta, gainera, irailaren 17an, asteartea, Getxon (Bizkaia) egingo den jardunaldi presentzialera eta IPK_CHANGE komunitatearekin bat egitera gonbidatzea.

CHANGE talde eragileaz gain, beste bi gonbidatu ere izango ditugu gurean, eta CHANGEn landu nahi duguna hurbilagotik ulertzen lagunduko digute:

– Nana Ziani, Daniel y Nina Carasso Fundazioko filantropia kolaboratiboko koordinatzailea eta jardun filantropikoen arduraduna,

– Laura Szwarc, artista, Akantaroseko kidea eta REACC Kultura Komunitarioko Espazio eta Eragileen Sarearen Antideialdiaren arduraduna.

Haien esperientzien berri izateaz gain, honelako galderak ere egingo dizkiogu geure buruari:

Nolako harremanak sortzen dira finantzaketaren inguruan? Eragile mota bakoitzak zer eskatzen du eta zer ematen du trukean? Zein premisa, inguruabar eta prozedurekin lor daitezke harreman orekatuagoak? Zein kapital mota ematen du erronka komun bati heltzean inplikatutako eragile mota bakoitzak? Nola joan gaitezke proiektu finalista zehatzei zuzendutako laguntza puntualerako joeratik harago, laguntza ere bideratu ahal izateko egitura, antolaketa edo operazioetara eta sare eta ekosistema kolaboratiboetara? Agertoki, koska edo fase desberdinetara egokitutako finantzaketa ibilbideetan pentsa dezakegu, eragilearen zein finantzatu beharreko egitasmoaren dimentsioaren, konplexutasunaren edo heldutasunaren arabera? Finantzatzen duenak eta finantzaketa jasotzen duenak nolako efektu, inpaktu eta itzulkinak espero ditu? …?

Itsulapikoa, txarriboda, ziria sartzea, hobe da bat eskuan, ez bi auzoan, makina txanponjalea, txeke zuriak, balore trukea. Zerrenda irakurri ondoren CHANGE zuretzat aproposa izan daitekeela uste baduzu, uztailaren 4an enClave Parlante honetan zain izango gaituzu.

enClave Parlante / CHANGE 01

Eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruzko ikerketa

Uztailaren 4an, osteguna, 17:30etik 19:00etara, online.

EGIN BAT TOPAKETAREKIN HEMEN

#CHANGE_AT

enClave_CHANGE_MonedaDeCambio