Actividad

Espazio batetik haratago

Wikitoki mugimendua bat, plataforma bat eta harremanen katalizatzaile bat da. Espazioa lehen baliabide komuntzat daukagu eta honen inguruan hiru dimentsio osagarrietan erlazionatzen hasi gara:

  • Espazio fisikoa: Harrobia Plazan dagoen 370 m2 -ko balioanitzeko espazioa da gure egoitza. Zona ezberdinez osatutako lanerako, topaketarako eta harremanetarako espazioa da. Espazio eta dinamikak zeharkatuko dituen fluxu-loturen bultzada eta eguneroko elkarbizitzaren erosotasuna eta optimizazioaren arteko oreka bilatzen duen espazioa. Toki fisiko bat izatea ideia nagusia ez bada ere, ideia garrantzitsua da, irudikapen-ikustarazpen-sozializaziorako espazio propio eta komun batekiko apustua delako.
  • Espazio digitala: Artxibo-euskailu bat sortzetik haratago, gure herraminta digitalak (web gunea, sare sozialak, multimedia kanalak) informazio, baliabide, proiektu eta pertsona konektore gisa ulertzen ditugu.
  • Sarean: Sare baten parte gara, beste agente, ekimen, espazio eta antzerako zein osagarri diren programekin konektatuta, tokikoak zein nazioarte mailakoak.

Zergatik auzoan

Wikitokik Bilboko San Frantzisko auzoan dauka jatorria eta bertan kokatuta dago. Izatez, Wikitokiren agente sustatzaile gehienak auzoan ari ginen aurretiaz ere eta /edo bertako dinamika herritar batzuen parte gara.  Zentzu horretan aurrerapausu kualitatiboa emateko aukera ona izan da. Horretarako, gure desiren artean, auzoko agente eta bizitza sozio-ekonomiko-kulturalarentzako eta Wikitokirentzako onura komunak eta osagarritasun harremanak bilatu nahi ditugu.