Eraikitzea gizakiari datxekion kontua da. Txikitan, guztiok jolastu dugu forteak eta gazteluak sortzera kartoizko kutxekin, pilatutako gurpilekin eta irudimen handiarekin. Baina, denboraren poderioz, gaitasun horiek alde batera uzten dira eta gure ingurua eraikitzea adituen, hirigileen eta arkitektoen kontua dela baino ez pentsatzeak finkatzen da, espazio publikoaren gure egunerokotasunaren zenbait esparru baldintzatu arren.

Hala ere, modu parte-hartzaileak ulertutako hirigintza tresna pedagogiko eraginkorra da haurrentzat, gainera noranzko bikoa dena. Alde batetik, ikasleek inguruan duten espazio publikoa ulertzeko, ikuspegi kritikoa garatzeko eta eurek bere diseinuan zeresana dutela ikusteko aukera ematen die. Bestetik, hiria sortzeko modu askoz barneratzailea da eta euren biztanleen behar anitzak erantzuteko gaitasun handiagoa duena.

Wikitokin zenbait proiektu dira bizikide, hirigintza parte-hartzailearen eta haurtzaroaren inguruan aritzen direnak zenbait ikuspuntuetatik: euren hiria nola izatean nahi duten pentsatzeko tailerrekin, espazio publikoak elkarrekin sortzeko prozesuekin eta haurrentzako udal-aholkuekin. Ekimen horiek harreman handia dute Franceso Tonucciren ideiarekin eta Haurren hiriarekin, zeinaren arabera, haurren ikuspuntutik pentsatutako hiriak pertsona guztien beharrekin bat datozen hiriak diren.

Hiria ulertzeko ezarritako moduak apurtzea

Martxoan eta apirilean, cAnicca arkitektura, diseinu eta hirigintza estudioak, hirigintza- eta haurtzaro-tailerrak burutu ditu Otxarkoagako eta Txurdinagako hiru eskola publikoetan, Bilbon. Saioak, 8 eta 10 urte arteko umeekin, pentsatu / prototipatu / partekatu prozesu errazean oinarritzen dira. Lehendabizi hirigintzara eta partaidetzara lotutako kontzeptuak ikasten dituzte, ondoren, beharrak taldeka adosten, maketak eraikitzeko euren auzoa nolakoa izatea nahi duten islatzen dutenak. Azkenik, emaitzak auzoko espazio publikoetan eta eskolan bertan aurkezten dira.

“Inguru hauetan gabiltzanok benetan barneratuta daukagu hirigintza ez dituela pertsonen behar anitzei erantzunik ematen, baina garatu beharreko ikuspegi kritikoa da”, azaltzen du cAniccako Carlos Muñozek, “haurrek ulertzen dutenean espazio publikoa guztiona izan behar dela, konturatzen dira konponbidea dela galdetzea ser behar duten jakiteko”.

Pertsona guztiak barne hartzen dituen ikuspuntua

Arkitekturak eta hirigintzak eragina daukate gure bizitzeko eta mugitzeko moduetan, gure familia-ekonomian eta gure gorputzetan; hortaz, garrantzitsua da herritarrei gerturatzea euren inplikazioak ulertzeko”, azaltzen du Urbanbateko Maria Aranak. Hirigintzako eta gizarte berrikuntzako estudio hau arkitektura- eta haurtzaro-tailerrak burutzen hasi zen 2009a, eta hortik euren Arkitente proiektua sortu zen. Ekimenak Proxecto Terra de Galicia-n inspiratzen da, eta eskoletan hiri-pedagogia lantzeko metodologiak garatzean datza.

Zenbait urtetan zehar, tailerrak garatu dituzte zenbait eskoletan eta hiria ikasketako eta esploratzeko espazio gisa erabili dute, baita herritarren partaidetza sustatzeko tresna gisa ere. Bere proiektuen artean dago ere jolas-plaza elkar diseinatzeko prozesua Portugaleteko Maestro Mateo plazan. Tailerraren bidez, parte hartu duten haurrek espazio hori nola izan behar zen diseinatu zuten eta euren erabakiak plazan islatu ziren.

“Euren proposamenek erreferentzia egiten zuten espazio benetan barneratzaile eta belaunialdeartekoetara, kontuan hartzen zuten ere pertsona helduen, beste adinen haurren,… beharrak” azaltzen du Mariak, “gainera, euren ideiak kontuan hartzen direla eta benetako espazioa eramaten direla ikustean, leku horiekiko lotua asko handitzen da”.

Gaur egun, Urbanbat estudioa bere hirigintzako eta gizarte-berrikuntzako jaialdia prestatzen dago, aurten Hiriak eta Zainketak izenburua duena. Topaketak genero-ikuspegia eta hiriaren erabilera ez eraginkorrak ditu ikuspuntu gisa eta, hau da beste ikuspuntu barneratzaileagoak sartzea espazio publikoa eraikitzean ikuspegi estandarizatutik at.

Jolastokia eraldaketa espazio gisa

“Eskola gehienen jolastokietan desparekotasuna dago espazioen erabilerari dagokionez, generora oso lotuta dagoena eta gatazken iturria dena”, azaltzen du Tipiko Maddi Texeirok, “estandarizatutako erakundea da, askotan ezta eskolaren proiektuarekin bat ez datorrena”.

Kooperatibak abian dauka Elkartoki proiektua, zein eskoletan prozesu partehartzaileak aktibatzean datzan jolastokiak transformatzearen bidez. Ekimena lau zutabetan oinarritzen da: genero-ikuspegia, esperimentazioa, erantzunkidetasuna eta partaidetza, zeinetan eskola-kolektibo osoa kontuan hartzen den, ikasleak protagonistak izan arren.

Proiektuak diagnostiko- eta proposamen-aldia dauka, zeinean jardunbide artistikoak dauden ikasleak lekura beste modu batean gerturatzeko. Diseinuak adostu ondoren, haurrek espazioan esku hartzen dute. “Kontua serioa dela eta euren proposamenak benetako eragina dutela ikustean, momentu benetan indartsua sortzen da”, azaltzen du Maddi Texeirok. Prozesu osoan zehar hausnarketa kritikoko dinamikak espazioaren erabileraren eta parte-hartzeari buruz, “azken finean, jolastokiaren eraldaketa aitzakia bat da esku-hartzea bezain garrantzitsua diren balioak lantzeko”.

Orain, Tipiko taldeak Elkartoki buruzko ikasketa-gidaliburua prestatzen dago, mota horretako prozesua burutu nahi duen edozein eskolarako iturburu-kode gisa funtzionatuko duena.

Euren hirian adituak diren pertsona txikiak

Tipi Arrasateko, Gipuzkoako, Haurren Kontseiluarekin elkarlanean dago. Ekimen hau Haurren Hirien Sarearen zati da eta Francesco Tonucciren Haurren hiritik dator. Haurrez osatutako alkatetza organo aholkulari batean datza, eskola guztien ordezkariak dituen talde anitzan. Kontseilua hilabetean behin elkartzen da euren proiektuak garatzeko eta udaleko teknikarien galderak erantzuteko, eta euren proposamenak alkatetzak erantzun behar ditu. Abian jarri zenetik, badirela 3 urte, esku-hartze dinamikak burutu dituzte hiriko bi parkeentzat eta udaletxeak sustatutako kirol-proiekturako.

“Interesgarria da udala nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izatea, baita udalean lan egiten dutenek organo baliagarritzat ikus dezaten, zeinetik asko ikasi”, azaltzen du Maddi Texeirok.

Laura Fernández

Haurrek diseinatutako hiria

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *