Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak:

Auzoan Artez Topaketa

SOLASPARKEA. Casilda Iturrizar Parkearekin hitz egiten

“Enpresen kudeaketa Ekonomia Feministaren ikuspegitik” formazio saio irekia

“Datu babesa” formazio saio irekia

Tailerra Raízes taldearekin: “Feminismoari beste begirada bat”

Topaketa Eszter Katalinekin

Ellas son poetas, poesia-egitaraua

Sharing Society nazioarteko biltzarra

[A]LIARSE. Prácticas artísticas colaborativas

LerínAmable / BurguiAmable

C de España. manual para entender la corrupción liburuaren argitalpena

#ImaginaelparquedeTorrelavega proiektuaurrearen aurkezpena

 

 

Auzoan Artez Topaketa

+INFO

Maiatzak 2-3, Barakaldo Antzokian

ARTEKALE Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea / Asociación de Artes de Calle del País Vasco

Kalea zera da, elkarbizitzarako, giza-harremanetarako eta sorkuntzarako espazio amankomuna.

ARTEKALE Euskal Herriko Kale Arteen Elkartearen eskutik, Barakaldoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, kultur-bitartekaritzaren inguruan arituko gara aurtengo jardunaldietan. Izan ere, inspirazio-iturri ez ezik, hausnarketa- eta eztabaida-gai ere izango dugun ekintza honek balio handiko aukera anitzak eskaintzen ditu lekuko herritargo edo komunitate bat eratzerako garaian.

 

 

SOLASPARKEA. Casilda Iturrizar Parkearekin hitz egiten

+INFO

Maiatzak 4 eta 11, 18:30etik 20:00ra Casilda Iturrizar Parkean

Raquel Meyersen eta Saioa Olmoren proposamena, Bilbao Art District 2019 egitarauaren barnean.

SOLASPARKEA gonbidapena da Casilda Iturrizar Parkearekin mintzatzeko modu alternatiboan. Elkarrizketa horietan parkeko eragileekin harremanetan egongo gar; zuhaitzekin, apaingarriekin, zoladurekin… Horretarako, performance baliabideak, soinuzkoak eta irudizkoak erabiliko ditugu eta horiei esker parkea beste ikuspuntu batetik esploratuko dugu jokaera ezberdinak izango ditugu, eta azken finean, “beste joko batzuetan jokatuko dugu”, gure inguruan daukagun errealitatearekin.

Maiatzak 4 eta 11, 18:30etik 20:00ra Casilda Iturrizar Parkean. Abiapuntua: “Fuente de los Ilustres” (lau iturriko iturria Arte Ederren Museoaren kafetegiaren sarreraren ondoan, kulunken eta parkeko kioskoaren artean). Doako ekintza.

 

“Enpresen kudeaketa Ekonomia Feministaren ikuspegitik” formazio saio irekia

Maiatzak 13, astelehena 16:00-18:00, Wikitokin

Olatukoop / Hiritik At

Olatukoopeko formakuntza saioen barnean Wikitokin, Ara!Gorputz elkartearen eskutik “Enpresen kudeaketa Ekonomia Feministaren ikuspegitik” formakuntza saioa jasotzeko aukera izango dugu. Saio irekia izango da eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du.

Aurretik izena emateko: info@wikitoki.org

 

“Datu babesa” formazio saio irekia

Maiatzak 27, astelehena 16:00-18:00, Wikitokin

Olatukoop / Hiritik At

Olatukoopeko formakuntza saioen barnean Wikitokin, Biandik kooperatibaren eskutik “Datu Babesa” formakuntza saioa jasotzeko aukera izango dugu. Saio irekia izango da eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du.

Aurretik izena emateko: info@wikitoki.org

 

Tailerra Raízes taldearekin: “Feminismoari beste begirada bat”

+INFO

Maiatzak 11, 18:00etan Histeria Kolektiboan

Zure Fest. Musika eta Gazte Kulturaren Jaialdia

Bilbon arrazalizatutako emakume eta pertsona genero-disidenteen talde transfeminista da Raízes. Euren ikuspegi arrazalizatu, feminista, dekolonial eta antikapitalistatik ikasteko gonbidapena da hau. Hemen Raízes euren hitzetan.

 

Topaketa Eszter Katalinekin

+INFO

Maiatzak 23 19:00etan, Histeria Kolektiboan

Histeria Kolektiboa Tabakaleraren laguntzarekin

Eszter Katalin artista bere lanari buruz arituko da eta batez ere Tabakaleran garatzen ari den proiektuari buruz, “Nik zu zauzkat eta zuk ni naukazu” «zaintza» terminoaren gaineko bideoa queer-feminista testuinguru batean. Eszter Katalinen bioa

 

Ellas son poetas

+INFO

Maiatzak 24, 25 eta 26 Histeria Kolektiboan

Ellas son poetas taldean errezitatzea maite dugun askotariko poetak gara. Gure izena, “Ellas son poetas”, geure burua berrizendatzeko termino bat (emakumezko olerkari) alde batera usteko beharretik, zapaltze patriarkala irudikatzen duen terminoa eta adierazten duena emakumeen artea bigarren mailakoa dela.

 

Sharing Society nazioarteko biltzarra

+INFO

Maiatzaren 22tik 24ra, Bilbon, Bidebarrietako liburutegian eta Bizkaia Aretoan

IKI – UPV-EHUko Identitate Kolektiboen Ikertegia

Nazioarteko biltzarra talde-ekintzek gaur egungo gizarteen eraldaketan duten eraginari buruz. Wikitokitik, ColaBoraBorak parte hartuko du biltzar aurreko mahai-inguruan eta Saioa Olmo arte kolaboratiboei buruzko ardatzean egongo da. Baina askoz gehiago dago, Davir Bollierretik agroekologiari, zaintzari, co-housingari, hacktibismoari, herritarren zientziari… buruzko zenbait hitzaldietara . Egitarau osoa hemen.

 

[A]LIARSE. Prácticas artísticas colaborativas

+INFO

2019ko maiatzak 30, Bartzelonako Centre Arts Santa Mónica

CoNCA. Kulturarako eta Arteetarako Kontseilu Nazionala

Zuzendaritza: Montserrat Moliner eta Ramon Parramon

Praktika artistikoei eta giza-kontestuari buruz eztabaidatzeko jardunaldia talde-artikulaziotik eta DDP (desorientazioa, deskonexioa eta prekarietatea) paradigma erabiliz, politika publikoetan modu naturalizatuan sartuta dagoena. Praktika artistikoei eta prozesu kolaboratiboei dagozkien esperientziak aurkezten arituko dira Saioa Olmo artista, Arantxa Mendiharat (Arquitecturas Colectivas Proiektua) eta Marina Garcés (Espai en Blanc).

 

LerínAmable / BurguiAmable

+INFO

2019ko Apirila, Maiatza eta Ekaina

cAnicca + Urbanbat

Burgin eta Lerinen burututako Hiri-Diagnostiko Parte-hartzaileak bi herrien hiri-beharrak biltzeko asmoarekin adineko pertsonen ikuspuntutik. Informazio horri esker, hiri-esku hartze ildoak zehaztu ahalko dira, zeinek toki-administrazioa bideratuko duten herri horiek adineko pertsonekin leku ATSEGINAGOAK izan daitezen.

 

C de España. manual para entender la corrupción liburuaren argitalpena

2019ko Maiatza

Isidro Sánchez eta Montera34

Espainian, boterea erabiltzeari oso lotuta agertzen den fenomenoaren, korrupzioaren, haztegia zein izan den ulertzeko gidaliburua. Liburuaren muina “c” hizkiaz hasten diren hitzen katalogoa da. Hitz horiek zenbait historia-aurrekari azaltzen dituzte, zeinen batukaria korrupzioa den: cavernícola, caciquismo, coacción, clientelismo…

 

#ImaginaelparquedeTorrelavega proiektuaurrearen aurkezpena

+INFO

Pezestudio.org

Aurreproiektu hau 6 hilabeteko lanaren emaitza da, bi ataletan banatuak: atal parte-hartzailea eta elaborazio teknikoko atala. Imajinatu Torrelavegako Parkea parte-hartze prozesuaren bidez burututako talde-hausnarketan oinarrituz, orain aurkeztu egiten dira esku-hartzeko ildo orokorren eta Torrelavegako Manuel Barquín parkeak izango dituen esparru zehatzen definizio teknikoa.

Wikitokerren jardunaldiak – Maiatzak 2019

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *