WikiToki webgunean ekintza berri bat egiterakoan, tresna digitalak ongi erabiltzea garrantzitsua da, partehartzaileen esperientzia hobetzeko. Ekintza bat sortzerakoan hiru momentu funtsezkoak dira:
Lehen, Bitarteko eta Gero.

Protocolo de creacion de actividades

Beste alde batetik, ekintzaren arabera eta tresna digitalei dedikatzeko ditugun denbora eta gogoen arabera, egin ahal ditugun aukerak mugagabeak dira. Grafiko honetan, egin dezakegun “minimoetako oinarria” eta esperientzia hobetzeko proposamen batzuk ipini ditugu.

Lehen

  1. Ekintzaren iragarpena: pausu oinarrizkoena, eta beharrezko minimotzat hartzen dena. Horretarako webgunean sartzen gara eta “Ekintza” motako sarrera berri bat sortzen dugu, gertakizunaren datuetaz.
  2. Sarrera Blogean: Geroko ekintzari buruzko Informazio osagarria sartu nahi izatekoaten, blogeko sarrera bat ere sortu ahal dugu, ekimenaren testuingurua aberasteko.
  3. Twitter: egin ahal ditugun gainontzeko gauzen artean, ekintza twitterretik iragartzea da.

Bitartean

  1. Twitter: ekintza gertatzen den heinean, zuzenean gertatzen ari dena twitteatzea oso interesgarria izan daiteke, horrela webean elkarrizketak sortuko direlako.
  2. Streaming: ekimena bideoz eman dezakegu.

Gero

  1. Prozesua amaitutzat ematen dugu: puntu honetara helduta, prozesua amaitutzat eman dezakegu eta gure ekintza planeatzen hasi ahal dugu.
  2. Ekintza itzulkinekin betetzen dugu eta amaiera bat ematen diogu: askotan gertakizunaren emaitzei bisibilitatea eta balorea ematea oso garrantzitsua da. Zenbat pertsona plazeratu diren, nolakoa izan den… horretarako, hasieran sortu genuen “Ekintza” motako jatorrizko sarrera bueltatzen gara eta informazio hau gehitzeko editatzen dugu sarrera.
  3. Blogean sarrera bat sortzen dugu: blogean ere sortu ahal dugu sarrera bat ekintzaren itzulkinak konklusioei buruzko errelato batez osatzeko edo nolakoa izan den gertakizuna adierazteko.
  4. Ekimenaren audioak eta bideoak gehitzen ditugu: Egin ditugun edukin digital guztiak: argazki, audioak eta bideoak, sartzen ditugu.
WikiToki-ko Tresna Digitalen Gida: WikiTokiko webgunean ekintzak Sortu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *