Página Órbita de WikiToki.

Wikitokiren orbita osatzen dituzten planeta eta mota guztietako astroetan gertatzen hari diren nobedadeak erakusteko gune berri bat sortu dugu gure web gunean. /orbita sailean wikitokiren barruan dauden pertsona, proiektu eta taldeei buruzko albisteak ikusteko aukera izango duzu alro ezberdinetan sailkaturik. Hurrengotarako, hobe zuzenean feed-ak eskatzea.

Horretaz gain, azpimenu bat sortu dugu gai konkretu bakoitzaren barruan dauden proiektu edo taldeen webgunera joateko.

Nola egin dugu?

Hoja de cálculo para Órbita WikiToki.

Lehenik eta behin, WikiToker guztiek fitxa bat bete dute euren proiektuen izena eta estekarekin. Ondoren web gune hauetan RSS feed-a ahalbidetuta dagoen ikusi dugu eta gero arlo ezberdinetan sailkatu dugu.

Kategoria bakoitzetik feed guztien estekak hartu ditugu eta RSSmix.com zerbitzua erabilita, feed bakarrean batu ditugu.

Modu honetan, ondorengo feed ezberdinak hartuta:

  • http://elkartoki.com/feed/
  • http://urbanbat.org/feed/
  • http://www.6000km.org/category/bd-cadaveres/feed/
  • http://www.arkitente.org/eu/blog-a?format=feed&type=rss
  • http://www.inteligenciascolectivas.org/feed/

feed bakarra sortu dugu:

http://www.rssmix.com/u/8134253/rss.xml

Gero, feed honetatik sarrerak hartu eta gure web gunean erakusteko, FEEDZY RSS feeds plugina erabili dugu. Web gunean shortcode hau erabilita,

feed honetan publikatzen diren azken sarrerak erakusten dira, sarrerako lehen irudia erakutsiz.

Shortcode bat, wordpress-ek interpretatzen duenkodigo bat da eta kortxete artean […] idazten da.

Hasiera batetan fetch_feed funtzioa erabiltzea pentsatu genuen, orbita paginan sarrerak erakusteko eta horretarako php bidez txantiloi bat garatu genuen. Halere, azkenean aukera hau atzean utzi eta plugina erabiltzea erabaki genuen.

Eguneratzea: gaztelerazko bertsioan RSSMix-ak tildeekin arazoak ematen zizkigun eta horren ordez chimpfeedr erabili dugu.

 

 

 

Wikitokiren Orbitan
Tagged on:         

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *