Zerbitzuak

Eraldaketa ekosoziala bultzatzen duen profesionalen komunitate bat gara, proiektuak sortuz eta ingurune bizigarriagoak eta iraunkorragoak diseinatu, lagundu eta ezartzeko zerbitzuak eskainiz, subiranotasun pertsonal eta komunitario handiagoa sor dezaten.

Gure zerbitzu guztiek diziplina aniztasuna, pentsamendu kritikoa, sormena, ekintza kolektiboa, zaintzak eta iraunkortasunarekiko konpromisoa uztartzen dituzte.

Gure ikuspegia 3 ardatzetan hedatzen da:

  • Ekonomia  Soziala eredu kapitalistaren alternatiba gisa, ekoizpena, kontsumoa eta zaintza antolatzeko modu justu, solidario eta demokratikoak sustatuz.
  • Elkarlaneko Gobernantza, komunaren boterean, erabaki partekatuetan (eta onetsietan) eta egitura horizontalagoak eta parte-hartzaileagoak eraikitzean sinesten dugulako.
  • Eskubide Kulturalak, kulturarako sarbide gisa ez ezik, gure aniztasun guztietatik mundua irudikatzeko, adierazteko eta eraldatzeko eskubide gisa ere ulertzen direnak.

Krisi ekologikoaren, desberdintasunaren eta egungo ereduaren agortzearen testuinguruan, zer garen eta zer izan gaitezkeen birpentsatzeko zerbitzuak sortzen ditugu. Horregatik, gu geu ere komunitate bat gara, elkargune bat eta ideiak probatu, eztabaidatu eta egi bihurtzeko leku bat.

Jarraian, Wikitokiren zerbitzuak zehaztuko ditugu:

Wikitokik zerbitzuak eman dizkien erakundeen zerrenda (2017-2025)

  • Arrakala koop Elk Txikia
  • Zirikatuz Feminista Taldea Elkartea
  • Asociación Cultural Espacio Plaza Sarean Kultur Elkartea
  • Asociación cultural Llámalo H
  • Asociación de Industrias de Conocimiento y Tecnología Aplicada (GAIA)
  • Galdakaoko udala
  • Portugaleteko udala
  • BasqueLiving Tabakalera / Platypus Labs, S.L.U.
  • BC3 – Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai
  • BEAZ S.A.U
  • Doble Vía. Serveis Socioeducatius, SCCL / Ateneu Cooperatiu del Valles
  • Fundación Economistas Sin Fronteras
  • Fundación Santander Creativa
  • Goethe-Institut Barcelona
  • Instituto Internacional de Facilitación y el Cambio – Europa (IIFACE)
  • Kultiba Koop. Elk. Txikia
  • Kutxa Fundazioa
  • Ministerio de Cultura
  • Red Anagos
  • Red ACTS
  • Sociocracia Práctica
  • REAS Euskadi
  • Deustuko univertsitatea
  • EHU-UPV
  • Zinemakumeak Gara Elkartea