Pribatutasun politika

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Titularra: WIKITOKI ELKARSORKUNTZARAKO LABORATEGIA
IFK: G-95737276
Helbidea: Harrobi Plaza 5, 2º, 48003, Bilbao (Bizkaia)
Telefono-zenbakia: 688 684 155
Helbide elektronikoa: info@wikitoki.org

Zein helburuarekin erabiliko ditugu zure datu pertsonalak?

Erraztutako informazioa inprimakien bidez erabiliko dugu ondorengo helburuekin:

  • Hileko buletina bidaltzea zure helbide elektronikora WIKITOKIk burututako ekintzekin.
  • WIKITOKIko Blogaren postak zure helbide elektronikora bidaltzea.

WIKITOKIk ez ditu zure datu pertsonalak klausula honetako helburuekin edo web inprimaki bakoitzean zehaztutako helburuekin bateraezinak diren beste asmo batzuetarako erabiliko. Profilaren araberako erabaki automatikorik ere ez du hartuko.

Noiz arte gordeko ditugu datuak?

Datu pertsonalak buletinetako edo blogeko harpidetzak iraun bitartean mantenduko dira. Edozein momentutan kendu daiteke harpidetza, horretarako buletin guztietan dagoen estekan sartuz edo info@wikitoki.org helbidera mezu bat bidaliz.

Zein da datuen tratamendua legitimatzeko oinarria?

Legezko oinarria buletinetara edo blogetara harpidetzean eman diguzun baimenean datza.

¿Nortzuk izango dira datuen hartzaileak?

Oro har, WIKITOKIk ez dio datu pertsonalik helarazten ezein bitartekariri, ez bada legezko betebehar bati erantzuteko.

Newsletter erabiltzen dugu, Word Pressen plugina, gure buletina eta Wikitokiko hileko egitaraua bidaltzeko. Horretarako guztirako, zure helbide elektronikoa Wikitokin gordeko dugu.

FeedBurner, Google-n email marketin zerbitzua, erabiltzen dugu gure Blogeko postak zure helbide elektronikora bidaltzeko. Horretarako, zure helbide elektronikoa Googlekin partekatuko dugu. Google LLC EU-US Privacy Shield hitzarmenaren babespean dagoen erakunde ziurtatua da. Google Forms-en pribatutasun politika kontsulta dezakezu esteka honetan https://policies.google.com/privacy

Zeintzuk dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

Pertsona orok dauka bere datuak tratatzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea.

Pertsona interesdunak bere datu pertsonaletara sarbidea edukitzeko eta oker dauden datuen zuzenketa eskatzeko eskubidea du, baita haien ezabatzea eskatzeko eskubidea ere, baldin eta, beste arrazoi batzuen artean, datu horiek jadanik ez badira beharrezkoak jasotzerako garaian egon ziren helburuetarako.

Zenbait egoeratan interesdunek euren datuen tratamendua mugatzeko eskaera egin ahal izango dute. Kasu horietan, erreklamatzeko edo erreklamazioen defentsarako datuak soilik gordeko dira.

Egoera batzuetan, egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak daudenean, interesdunek euren datuen tratamenduari uko egin ahal izango diote. Datuak erabiltzeari utziko diogu, baldin eta ez badago premiazko arrazoi legitimorik edo erreklamazio bat jartzeko edo erreklamazio baten defentsa egiteko beharrik.

Egoera batzuetan, egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak tarteko, interesdunek euren datuak eramateko eskubidea erreklama dezakete.

Datuen tratamenduaren onarpena edozein momentutan ezeztatu dezakezu, baita datuetara sarbidea, haien zuzenketa, ezabatzea, mugatzea, eramatea edo ukatzea eskatu ere, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrean zehazten denaren arabera, info@wikitoki.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz informazio honekin: Izena eta abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, erabili nahi den eskubidearen eskaera; gaian “Datuen Babesa” zehaztuta eta NAN/AIZ/Pasaportearen kopia atxikiz.

Edozein eskubideren urraketa egongo balitz, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea daukazu (https://www.aepd.es).

Eguneratze data: 2019ko urria