Praktika Eraldatzaileen Eskola

Alderdi kolektibotik eragin

Zer eramango duzu?

Prestakuntza honetan parte hartzen baduzu:

  • Justizia ekosozialerako elkarlaneko gobernantza-ereduak ulertu eta esperimentatuko dituzu.
  • Zure taldea, kolektiboa edo erakundea eraldatzeko tresna praktikoak eskuratuko dituzu.
  • Zainketak eta denboraren kudeaketa zure eguneroko kolektiboan integratzen ikasiko duzu.
  • Gizarte-berrikuntzako eta lurralde-lankidetzako sareekin konektatuko zara.

Zertan datza?

Praktika Eraldatzaileen Eskola zure beharretara egokitu daitekeen prestakuntza-ibilbidea da. Eduki praktikoak eta metodologia kolaboratiboak eskaintzen ditu, antolatzen garen, erabakiak hartzen ditugun, elkar zaintzen dugun eta eragina sortzen dugun moduak birpentsatzeko aukera ematen dutenak.

Zer lantzen da?

1. ikastaroa: Gobernantza-eredu berriak

  • Asanblada/Soziokrazia/Wikikrazia/Zirkuluak
  • Erabaki kolektiboak hartzea
  • Elkarlaneko egiturak
  • Zainketei arreta (rolak eta araudiak)
  • Denboraren bankua/Denboraren kudeaketa
  • Gobernantzarako tresna digitalak

2. ikastaroa: Komunitate Berritzaileen Garapena

  • LAB: Ko-diseinua, lankidetza-praktikak, autoantolaketa
  • KOOP: Interkooperazioa (eragileen artean eta erakundeekin)
  • SARE: Lurralde-errotzea eta sareak

3. ikastaroa: Ikasitakoa inplementatzeko bidelaguntza eta mentoria

  • Bidelaguntza pertsonalizatua ikasitakoa inplementatzeko
  • Taldeko eta banakako mentoretza-espazioak
  • Prozesu eraldatzaileak abian jartzeko laguntza-sarea

Zelan egingo dugu?

  • Bizipen-fazilitazioa, partaidetza-jarduera eta -ekintzekin.
  • Talde-lana, role play eta tresna digital kolaboratiboak.
  • Testuinguru errealetan kokatutako ariketak.
  • Hausnarketa kolektiborako eta etengabeko itzulketarako espazioak.

Norentzat?

  • Antolatzeko, gobernatzeko eta lankidetzan aritzeko modu berrietan interesa duten pertsonak.
  • Kolektibo, kooperatiba, sare eta gizarte-proiektuetako kideak.
  • Herritarren parte-hartzean, berrikuntza publikoan eta dinamizazio komunitarioan interesa duten administrazio publikoko teknikariak.
  • Antolakuntza-eredu horizontalagoak, inklusiboagoak eta iraunkorragoak ezarri nahi dituzten erakunde publiko edo pribatuak.

pablo

Multipertenece a varias redes de trabajo, activismo e investigación como Basurama, Wikitoki y Publiclab. Con Montera34 desarrolla proyectos de visualización de datos con software libre. Desde 2016 ha puesto en marcha, junto con otros agentes, Bilbao Data Lab, una comunidad de personas interesadas en la cultura de los datos en el entorno de Bilbao y Bizkaia. Además está realizando un doctorado sobre corrupción y medios de comunicación en España "El color de la corrupción". Además, la basura es su tema. Vive en Bilbao y este es su blog.