Bisita inspiratzaileak
Dardartu Wikitokirekin eta tokiko ekosistemarekin
Zertan datza?
Wikitokiko ateak irekitzen ditugu, bere komunitatea, ingurunea eta gobernantza kolaboratiboko eredua ezagutzeko aukera izan dezazun, zure interes edo beharrekin osagarriagoa den ikuspegian zentratuz.
- Bisita-formatu inspiratzaileak:
- 1) Bisita inspiratzailea Wikitokin.
- 2) Bisita inspiratzailea Wikitokin + neurrira egindako jarduera/dinamika praktikoa.
- 3) Bisita inspiratzailea Wikitokin + taldearentzako lan-espazioa.
- 4) Bisita inspiratzailea Wikitokin + zure intereseko sektoreko tokiko ekosisteman ibilbidea.
- Aukerako estrak:
- Katering-zerbitzua: gosaria, hamaiketakoa edo askaria.
- Aurkezpenak hainbat hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa edo katalana.
Zer eramango duzu?
- Murgiltze-esperientzia bat, gure lankidetza-praktiken laborategiak eta haren komunitateak nola funtzionatzen duten ezagutzeko.
- Taldean antolatzearen, zaintzearen eta elkarrekin senti-pentsatzearen balioa nabarmentzea, ideiak urrunago irits daitezen.
- Wikikraziaren mapa ilustratua, antolaketa eta erabaki kolektiboaren logikak eta gure bazkideek egindako beste material batzuk ulertzeko: argitalpenak, fanzineak, baliabide metodologikoak eta zaintza-baliabideak.
- Gure lan-eremu partekatura, bulegora eta eremu komunen erabilerara sarbidea.
- Networkinga: komunitatea osatzen duten beste pertsona eta proiektu batzuekin harremanetan jartzeko eta lankidetzan aritzeko aukera.
Zer lantzen da?
- Wikitokira egindako bisitan:
- Wikitokiren aurkezpena, bere historia eta funtzionatzeko eta antolatzeko modua.
- Ibilbide pertsonalizatua elkarlaneko espazio, baliabide eta dinamiketan zehar.
- Wikikraziaren maparen entrega eta azalpen pertsonalizatua, gure gobernantza-eredu kolaboratiboa.
- Beste egoiliar edo bisitari batzuekin modu informalean elkartzeko espazioak.
- Lankidetzako jarduera/dinamika praktiko bat, bisita bakoitzaren ezaugarrien eta interesen arabera neurrira diseinatua.
- Intereseko sektorearen arabera hautatutako tokiko ekosisteman ibilbide/lotura bat.
Zelan egingo dugu?
- Bisita bakoitzaren behar eta interesen planifikazioa eta zerbitzuaren definizioa.
- Metodologia pertsonalizatua, zaintzan, bidelaguntzan, lankidetza sortzailean eta gozamenean oinarritua.
- Ongietorria eta Wikitokiren aurkezpena interesetara egokituta.
- Ongietorri-kitaren banaketa: Wikikraziaren mapa + materialak.
- Ibilbide gidatua espazio eta gailuetatik.
- Neurrira egindako jardueretan edota tokiko ekosisteman zeharreko ibilbidean parte hartzeko aukera.
- Feedback espazioarekin itxiera.
Noretzat?
- Ekonomia sozialeko, lankidetzako eta kulturako eragileak eta erakundeak.
- Gizarte-, kultura- eta antolaketa-gaietako profesionalak, ikertzaileak eta ikasleak.
- Elkarlaneko antolaketa- eta gobernantza-ereduak ezagutzeko interesa duten pertsonak eta erakundeak.
- Lan-eremuetan bizitzeko beste modu batzuetan inspiratu nahi duten proiektuak, kooperatibak eta erakunde publikoak.